BERRIA Komunikazio Eskola II

18.Jun - 19.Jun

Cod. I09-19

Official language of the activity: Basque

Calculating availability...

You can choose between these two options for enrollment:

Online Sign Up

Download the form and send

Waiting list
Date expired

Aro digitalak informazio gehiegia ekarri du egungo gizarteetara: berriez, irudiez, publizitateaz inguratuta bizi gara, baina ez da makala blaitzen gaituen desinformazioa ere. Gero eta sarriago zabaltzen dira Interneten eta sare sozialen bidez albiste faltsuak —fake news direlakoak—. Informazioaren kalitateari eustea da gaurko kazetaritzaren erronka nagusietako bat, lan zorrotza eta kontrastatua egitea, beti aldarrikatu den bezala. Errealitatearen interpretazio zintzoa eskaintzeko, audientziei informazio sinesgarria bermatzeko, ez dago beste biderik.

Euskal hedabideak, gainera, globalizazioaren erronkei ere egin behar diete aurre: euskaraz ekoitzitako informazioa jasoko duten audientziak irabaztea eta haien fideltasunari eustearen erantzukizuna dute beren gain. Euskal hedabideen esparruan, BERRIA dugu euskarazko egunkari nazional bakarra. Eguneroko erronkak ez ditu soilik albisteak euskaraz ematea: horrez gain, kazetariek hizkuntza eredu goren mailakoa baliatuz, egunkariak lortu behar du audientziak elikatzea, erakartzea eta haiei zerbitzua ematea —gure komunitateengandik gertu sentitu eta bizitzea—, negozio ereduari irtenbideak bilatzea, profesional eta kolaboratzaile eredugarriekin lan egitea, eta abar. Euskal hedabideek oro har, baina batik bat BERRIAk berak eskuartean dituen lehengaiak erakutsi eta partekatu nahi ditu aurtengo Komunikazio Eskolan ere. Hauek dira aurten jorratuko ditugun gai nagusiak: kolaboratzaile eta iritziemaileen langintza, finantziazioaren eta negozio ereduaren nondik norakoak, euskararen eredua eta lanketa kazetaritzan, hizkuntza txikietako hedabideen etorkizuneko helburuak.

Objectives

Informazioaren garai aztoratuotan, nola erantzuten ari dira BERRIA eta inguruko hedabideak erronka berriei? Gai hori gogoan hartuta, iaz abiatutako BERRIA Komunikazio Eskolari jarraipena emango zaio eta euskal kazetaritzaren egungo panorama erakustea izango da helburu nagusia.

Komunikazio Eskola honen bitartez, honako zeharkako beste helburu hauek ere baditu BERRIA Komunikazio Eskolak:

— BERRIAlagunei ateak irekitzea, gure lan egiteko modua zein den ikus dezaten —baita gure kezkak ere erronkak ere.

— Kazetarigaiei eta Komunikazio ikasleei —berdin edozein arlotako ikasleei ere— gertutik erakustea kazeta baten egunerokoan ez dela dena notizia idaztea,  ez dutela soilik kazetariek egiten lan. BERRIAn beste alor askotako egitekoak eta profesionalek ere parte hartzen baitute kazeta egunero kaleratzeko: hizkuntzalariak, itzultzaileak, ekonomistak, publizistak eta marketin adituak, diseinatzaileak, infografoak, informatikariak, banatzaileak eta abar.

— Oro har, euskalgintzako publikoei, aktiboan diren profesionalekin —BERRIAkoak zein beste hedabide batzuetakoak—, euskarazko hedabideen esparruan etorkizuna zelan marraztu daitekeen aztertzea.

— Komunikatzaileei eta ikerlariei, euskarazko komunikazioaren lehentasunei buruz eztabaidatzeko gunea eskaintzea.

Activity directed to

  • University students
  • Non-university students
  • Teachers
  • Professionals
  • All public
  • Researchers
  • Euskalgintzako komunikatzaileak.

Contributors

  • BERRIA Taldea
  • School
    • Information and Communication
    • Social Sciences
  • 18.Jun - 19.Jun
  • Miramar Palace
  • Basque
  • Academic Validity: 20 hours
  • Web