Competencias básicas: desarrollo y evaluación en las aulas del siglo XXI

17.Feb - 22.Mar

Cod. @6-20

Calculating availability...

You can choose between these two options for enrollment:

Online Sign Up

Download the form and send

Waiting list
Date expired

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170048 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Saila irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatuko da.

- 30 ordu akademikoak

- Hasiera: 2020/02/17 Bukaera: 2020/03/22

Tarifa bakarra: 80 euro

Hizkuntza ofiziala: Gaztelania

XXI. mendeko eskolak egunetik egunera konplexuagoa eta aldakorragoa den errealitateari erantzun behar dio. Oinarrizko gaitasunak ikasleen garapen integrala lortzeko bitarteko dira, eta Eskolan garatzen diren jakintza, trebetasun eta jarrerak ikasgelatik kanpoko bizimoduan beharrezkoak direnekin lotzeko ardatz. Esan gabe doa oinarrizko gaitasunek curriculumean duten presentziari buruzko ikuspegi honek inplikazio garrantzitsuak dituela metodologian, ebaluazioan eta baita irakasleen lanerako gaitasunetan ere. Irakaskuntzako jarduna gaitasunen arabera planifikatzen jakin behar da. Oinarrizko gaitasunak eskuratu eta garatu ahal izateko, horretarako egokiak diren jardunbideak txertatu behar dira; kasuetan, erronketan, arazoetan, egoeretan eta proiektuetan oinarritutako metodologia behar da; ikaskuntza aktibo eta pertsonalizatua; lankidetzan lan egin behar da benetako testuinguruetan sortutako arazo edo problemetan oinarrituta; ebaluazio sumatibo batetik edo kalifikazioari atxikitako ebaluazio batetik ikaskuntza hobetzeko lagungarri izango den ebaluazio formatibo batera igaro behar da; informazioa transmititzen duen irakasle izatetik ikasle guzti-guztien eta bakoitzaren ikaskuntzan laguntza, estimulazioa eta orientabidea emango dituen irakasle tutore izatera, betiere ikasleen ahalmen gorenera iritsita. Gaitasunen araberako ebaluazioan, ebaluazioak irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako duen garrantzia eta erabilgarritasuna identifikatzea proposatzen da, testuinguruaren esparrutik eta kontzeptuen esparrutik abiatuta; horretarako, gaitasunak ebaluatzeko egokiak diren frogak eta tresnak hautatzeko ebaluazioko irizpide eta adierazleak identifikatu eta erabili behar dira, eta sekuentzia edo unitate didaktikoetan ebaluazio formatiboaren uneak txertatu behar dira.

Objectives

Irakaskuntzaren zentzua berrikustea, gaitasunen esparruaren barruan.

Oinarrizko gaitasunak garatzeko egokienak diren ikuspegi metodologikoen gainean hausnartzea.

Arazo egoeraren egitekoa eta ezaugarriak berriz pentsatzea gaitasunetan oinarritutako hezkuntza esparruaren barruan.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluaziorako estrategiak eta tresnak ezagutzea.

Sekuentzia didaktikoaren ezaugarriak eta egitura zein diren jakitea.

Sekuentzia didaktikoaren prototipo bat prestatzea eta partekatzea.

Oinarrizko gaitasunak garatzeko baliabide eta material didaktikoen berri izatea.

Activity directed to

  • University student
  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals
  • All public
  • Online Course
    • Education
  • 17.Feb - 22.Mar
  • Spanish
  • Academic Validity: 30 hours