CURSO ONLINE EN DIRECTO - Cómo escribir una novela de la mano de Espido Freire

06.Jul - 08.Jul

Cod. X07-20

Official language of the activity: Spanish

Calculating availability...

Waiting list
Date expired

Tailer honetan, egile batek eleberri bat hasteko unean topatzen dituen zailtasunak sistematizatzen ahaleginduko gara. Pertsona horietako batzuk ipuinen mundutik etorri, eta eleberri bat idazten saiatuko dira. Beste batzuek, berriz, beren eleberri erdi eginak edo etenak ekarriko dituzte. Beste batzuk proiektua zerotik lantzen hasiko dira.

Narratzailetik tramara eta barne egituratik lana antolatzeko modura, ikuspegi halabeharrez labur baina oso bat eskainiko da, genero honen zailtasunak desmitifikatuko dituena eta sortutako arazoak modu autonomoan konpontzen lagunduko duela. Idazle gisa eta literatura sorkuntzako irakasle gisa igarotako hogei urtetik gorako esperientzia jarriko dut ikasleen esku, eta dagoeneko zirriborratu dituzten ideiak antolatzen lagunduko diet.

Aurretiko bibliografia landuko dugu, eta erreferentziazko izenburu ugari emango dira, bide horretan jarrai dezaten.

Hainbat eleberri aipatu eta landuko ditugu, eta biziki gomendatzen dut haiek irakurtzea:

- Ivan Ilich-en heriotza, L. Tolstoi.

- Metamorfosia, F. Kafka.

- Gailur ekaiztsuak, E. Brontë

- La lluvia amarilla, J. Llamazares.

- Darling, G. Tallent.

- Las 7 y una vidas de Stella Fortuna, J. Grames.

Objectives

Sormen literarioko sistema propio bat eraikitzea. Parte hartzaile bakoitzak eleberriari ekiteko bere metodoa berrikusiko du, eta ikasitako bitarteko berriak erabiliko ditu sistema propio bat sortzeko.

Eleberri eskema batera iristea. Parte hartzaile bakoitzak eleberri eskeleto baten zirriborroa egingo du, datozen hilabeteetan horren gainean lan egiteko.

Mitoak eta beldurrak ezabatzea. Idaztea mito eta sinismen okerrez inguratuta dago, eta askotan eleberrigile hasi berriaren lana oztopatzen dute.

Activity directed to

  • All public

Methodology

  • Streaming course
    • Courses for everyone
    • Linguistics and literature
  • 06.Jul - 08.Jul
  • Online streaming
  • Spanish
  • Academic Validity: 30 hours
  • Web

It may interest you…

People