Educación científica y competencias STEAM: su integración real en el aula

13.Jan - 16.Feb

Cod. @2-20

Calculating availability...

You can choose between these two options for enrollment:

Online Sign Up

Download the form and send

Waiting list
Date expired

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170043 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Saila irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatuko da.

- 30 ordu akademikoak

- Hasiera: 2020/01/13 Bukaera: 2020/02/16

Tarifa bakarra: 80€

Hizkuntza ofiziala: Gaztelania

STEAM siglak ingelesez idatzitako akronimoa dira: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikak (Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics). Diziplina horien guztien protagonismoa biziki handitzen ari da mundu mailako lan merkatuan. STEAM hezkuntza lehentasun bilakatu da berrikuntzaren alde egiten duten herrialdeentzat.

Egun, STEAM arloarekin lotuta daude hazkuntzarik handieneko lan sektoreak. STEAM gaitasunak dituzten profesionalen eskaria handitzen ari da, eta joera horrek bere horretan iraungo duela uste da. Ingeniari, teknologo eta ikertzaile gehiago beharko dira. Diziplina horien guztien ezagutzak ezinbestekoak dira ikasleen arrakasta bermatzeko, orain eta etorkizunean, lan-munduan sartu nahi dutenean; gainera, arlo horiek guztiek berebiziko lotura dute bizitza errealarekin. Egungo gizartea erabat teknifikatuta dago, eta oraingo munduak behar dituen pertsonek ezagutzak eta trebetasunak izan behar dituzte problema zailak ebazteko, ebidentziak jasotzeko eta ebaluatzeko, eta hainbat iturritatik jasotako informazioa analizatzen jakiteko.

Beharrezkoa eta premiazkoa da kultura berriztatzailea sustatzea, gizarte osoan eta maila guztietan, haurrekin hasita. STEAM hezkuntzari esker, berrikuntzarekin loturiko trebetasunak eta gaitasunak garatzeko aukera izango dute ikasleek, zientziarekin edota teknikarekin zerikusia duen lanbide batean aritu zein ez. Horrela, herrialdearen berrikuntza maila igotzea lortuko da. Alabaina, STEAM Hezkuntzan, STEAM akronimoak biltzen dituen jakintzagaiak ikasgeletan benetan integratzeko erronka planteatzen da.

Ikastaroan, STEAM jarduerak irakasgai guztietan nola egituratu landuko dugu, STEAM mugimendua gure ikasgeletan ezartzeko ditugun zailtasunak ikusgai jarri eta zailtasun horiei erantzuten saiatuko gara, eta gaitasunak eguneroko bizitzako gertakariekin zuzenean lotutako egiazko arazoen bitartez nola garatu ere landuko dugu.

Objectives

Ikerketan eta berrikuntzan oinarritutako estrategiak eta tresna didaktikoak garatzea eta sustatzea, STEAM irakasgaietan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) hezkuntza hobetu ahal izateko.

Erabakiak hartzeko, ebidentzian oinarritutako arrazoibidea erabiltzen duen pentsamendu zientifikoaren kultura sustatzea.

STEAM irakasgaien irakaskuntzako egungo agertokiei buruz hausnartzea, curriculumaren konplexutasunari, eta jakintza zientifikoaren eta herritar arduratsuaren eredu berriari dagokienez.

Zientzien irakaskuntzako esperientzia berritzaileak eta STEAM gaitasunak garatzera bideratutako jarduerak aurkeztea.

Hezkuntzako ikerketaren eta irakaskuntzako jardunbidearen arteko loturak indartzea.

Activity directed to

  • University student
  • Students not from university
  • Professionals
  • Teachers
  • All public
  • Online Course
    • Education
    • Science and technology
  • 13.Jan - 16.Feb
  • Spanish
  • Academic Validity: 30 hours

It may interest you…