Free registration
Egunero hasten delako 50 urtez: Ramon Saizarbitoriarekin solasean

Egunero hasten delako 50 urtez: Ramon Saizarbitoriarekin solasean

04.Jul - 04. Jul, 2019 Cod. J11-19

Description

Jardunaldi honetan, Egunero hasten delako nobelaren argitalpenaren 50. urteurrenaren harira, Mikel Ayerbe ikertzaile eta EHUko irakasleak Ramon Saizarbitoria elkarrizketatuko du. Solasaldian, obraren aurrekarien, idazte prozesuaren eta testuinguruaren inguruan gehiago jakingo dugu. Nobela hori funtsezkoa izan zen euskal literaturaren berrikuntzarako, eta era berean, Lur taldea izenekoaren (Arantxa Urretabizkaia, Ibon Sarasola, Rikardo Arregi, etab.) emaitza nabarmenetakoa izan zen.

Read more

Objectives

Egunero hasten delako nobela dela-eta, 50 urte ondoren Ramon Saizarbitoria autoreak duen ikuspuntua ezagutzea.

Activity directed to

  • University students
  • Non-university students
  • Teachers
  • Professionals
  • All public
  • Researchers

Contributors

  • Donostia Kultura

Program

04-07-2019

19:00 - 20:00

“Egunero hasten delako 50 urtez: Ramon Saizarbitoriarekin solasean“

  • Ramon Saizarbitoria Zabaleta Idazlea
  • Mikel Ayerbe Sudupe UPV/EHU - Elkarrizketatzailea

Speakers

Ramon Saizarbitoria Zabaleta

Soziologoa lanbidez, Donostiako SIISeko zuzendaria izan da, eta soziologiaren arloko liburu ugari argitaratu ditu. 60ko hamarkadan hasi zen literaturarekiko harremanak izaten: aurrena artikuluak idatziz gero, 1969an, Lur argitaletxea sortu zuen eta Egunero hasten delako lehen eleberria argitaratu zuen. Hurrengo hamarkadan, “Ustela” eta “Oh! Euzkadi” literatura aldizkarien sortzaile izan zen, eta Ehun metro eta Ene Jesus eleberriak argitaratu. Gero isilaldi luze batean murgildu zen harik eta, handik hemeretzi urtera, Hamaika pauso (1995) argitaratu zuen arte. Aro horretakoak dira Bihotz bi. Gerrako kronikak (1996), Gorde nazazu lurpean (2000) eta horretatik ateratako liburuki batzuk: Gudari zaharraren gerra galdua (2000), Rossettiren obsesioa (2001) eta Bihotz bi, hilobi bat (2001). Martutene (2012) eta Lili eta biok (2015) dira azken nobelak. Saiakeraren alorrean, Mendebaleko ekonomiaren historia. Merkantilismotik 1914-era arte plazaratu zuen 1970ean.

Mikel Ayerbe Sudupe

MHLI. UPV/EHU

(Azpeitia, 1980). Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean (UB) eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean dihardu euskal literaturako eskolak ematen. Era berean, euskal literaturaren baitan sorkuntza prozesuen, idazketa bertsioen eta berridazketen bilakaeraren garrantzia aztertu du Euskal literatura kritika genetikoaren argitan: Aresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua aztergai tesian (2016). Gerra Zibilaren eta egungo gatazka sozio-politikoen inguruko ipuinak biltzen dituzten Our Wars: Short Fiction on Basque Conflicts (Center for Basque Studies, 2012) eta Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos (2014) apailatu ditu batetik; eta bestetik, Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat lanaren egilea ere bada.

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa