Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian

16.Jul - 17.Jul

Cod. K05-18

Calculating availability...

You can choose between these two options for enrollment:

Online Sign Up

Download the form and send

Waiting list
Date expired

Ikastaro honen xedea zera da: herri hezitzaile kontzeptuaz hausnarketa egin eta gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.

Bide batez, udal erakundeen eta herri mugimenduen ekarpena kontutan hartuz, hezkuntza eta kultura oinarri izanik, Euskal Herriko hainbat herritan egiten ari diren egitasmo berri eta sortzaileak azaltzea.

Objectives

1.- Gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.

2.- Kulturgintzaren transmisioa ondoko esparruetan bermatzen dugun ondorioztatzea: hezkuntza arautuan zein ez-arautuan, formalean zein ez-formalean eta etxe-giroan edo familian. Nori, zer, zein eremutan bermatzea dagokiokeen proposatzea.

3.- Herritarren arteko elkarrizketa eta elkarrekintza sustatzeko baliabideak eta proposamenak bultzatzea, giza taldeek partekatutako proiektuak bilatu nahian; betiere, ikuspegi kritiko eta arduratsu batetik abiatuta.

4.- Herritar guztien, eta bereziki haur eta gazteen, garapen pertsonalaren, sozialaren, moralaren eta kulturalaren garapenerako udal gobernuek eta herri mugimenduek egiten ari diren ekarpenari buruzko hausnarketa eta proposamenak egitea.

5.- Herritarrek, eta bereziki haur eta gazteek, inolako bitartekorik gabe jasotzen dituzten kultur, olgeta, informazio eta publizitatearen arloko zein bestelako proposamen eta errealitateen eragina aztertzea.

6.- Kulturgintza ekosistema oso legez hartzen duten esperientziak ezagutaraztea. Esperientzia horiek orokortu daitezkeen hausnartzea.

Contributors

  • Azpeitiko Udala
  • Course
    • Art and culture
    • Courses for everyone
    • Social Sciences
  • 16.Jul - 17.Jul
  • Miramar Palace
  • Basque
  • Academic Validity: 20 hours
  • Download PDF