Hizkuntzak irakastearen erronka: ikasleei begirako teknikak

Hizkuntzak irakastearen erronka: ikasleei begirako teknikak

26.Jul - 27. Jul, 2018 Cod. H11-18

Description

XXI. mendean irakasteak hainbat trebetasunen jabe izatea eskatzen dio irakasleari, horien artean hezkuntza berritzailearen azken joeretan eguneratuta egotea. Gaur egungo jendartearen ezaugarriak dira etengabeko aldaketa, teknologia berrien erabilera eta hiperkomunikazioa. Testuinguru horretan kokatzen da hizkuntza-irakaslea ere, haurrengandik hasi eta helduenganaino zabal daitekeen bere ikasleria motibatu eta horrekin batera  irakaskuntzaren eskakizun berriei aurre egiteko gaitasunak garatzeko beharrean.

Hori guztia kontuan hartuta, tailer honen xedea da zenbait dinamika praktikan jarriz ikusaraztea zein onura dakartzan hezkuntza berrikuntzarako teknikak erabiltzeak eta horrek nola lagun dezakeen hezkuntza-testuinguru anitzetan, edota adin nahiz kultura hainbatetako irakaste-prozesuetan.

Tailer hau egokia izan daiteke, batetik, hizkuntzak irakastea egokituko zaien irakasleentzat; eta, bestetik, irakas-lanetan esperientzia izan arren hizkuntzak irakasteko joera berriak ezagutu edo horren gaineko formazioa jaso nahi luketen profesionalentzat.

Read more

Objectives

Hizkuntzak irakasteko teknika interaktiboen berri izatea.

Hizkuntzak irakasteko teknika berriak aplikatzeko baliabideak eskuratzea.

Ikasleen premien eta testuinguruaren arabera tekniken baliagarritasuna baloratzen ikastea.

Program

26-07-2018

09:00 - 09:10

Dokumentazio banaketa

09:10 - 09:30

Aurkezpena

09:30 - 11:30

“Bakarka lantzekoak (elkarrekintza-birtuala, flipped-classroom, klase magistralen kudeaketa, feedback-a...)“

  • Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU      - Unibertsitateko irakaslea     
11:30 - 12:00

Break

12:00 - 13:30

“Binaka lantzekoak (elkarreraginerako teknikak)“

  • Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU      - Unibertsitateko irakaslea     
13:30 - 14:00

Synthesis

27-07-2018

09:15 - 09:30

Eguneko helburuen eta dinamiken aurkezpena

09:30 - 11:30

“Taldeka lan egiteko teknikak (I) (sare sozialak, gelako talde-dinamikak...)“

  • Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU    - Unibertsitateko irakaslea   
11:30 - 12:00

Break

12:00 - 13:30

“Taldeka lan egiteko teknikak (II) (gamification)“

  • Mari Mar Boillos Pereira UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU    - Unibertsitateko irakaslea   
13:30 - 14:00

Synthesis

Directors

Garbiñe Bereziartua Etxeberria

UPV/EHU

Garbiñe Bereziartua Etxeberria (Azpeitia, 1977). Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU), Psikodidaktika Masterra (UPV/EHU) eta Pedagogian Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU-2014). DREAM ikerketa-taldeko kide izanik, hizkuntzaren erabilera eta ikaskuntzaren inguruko lanak aurkeztu ditu aldizkari eta nazioarteko kongresuetan. Azken urteetan hizkuntza teknikari moduan eta unibertsitateko irakasle lanetan aritu da (Azpeitiko Euskara Patronatua, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU). Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Donostiako Irakasle Eskolako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean, eta hizkuntzaren erabileraren inguruko ikerketak egiten dihardu.

Mari Mar Boillos Pereira

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea

Mari Mar Boillos (Bilbo, 1986), Hispaniar Filologian lizentziatua (UPV/EHU), Hizkuntzalaritza aplikatuan (Nebrija Unib.), Didaktikan (UNED) eta Irakasleen prestakuntzan masterra (Deustuko Unib.) eta Heziketa berrikuntzan nazioarteko doktorea (Deustuko Unib., 2016). Nazioarteko hainbat unibertsitatetan ikerketa lanak burutu ditu (Holanda, Libano, Arabiar Emirerriak, etab.). Idazkeraren irakaskuntza eta hizkuntza irakasleen formakuntzari buruzko lanak aldizkari eta liburuetan argitaratzeaz gain, nazioarteko kongresuetan ere parte hartu du. Azken urteotan, irakasleen formakuntzarako kurtsoak eman ditu (UNIR, UIMP,...). Gaur egun, UPV/EHUko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntza eta Literaturaren didaktika sailean eta LAIDA ikerketa taldearen kidea da.

Registration fees

REGISTRATIONUntil 31-05-2018Until 26-07-2018
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
35,00 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa