Kudeaketa eta Zientziaren arteko zubiak eraikitzen. Iraunkortasunerako ikerketa Biosfera Erreserbetan. Iraunkortasunerako 2030 Agendari ekarpenak

13.Nov - 15.Nov

Cod. M09-19

Calculating availability...

Waiting list
Date expired

BOSTGARREN ZIRKULARRA

Kongresuak asmo du PICE-IGHP 2015-2025-ren 6. Helburu Orokorra lortzea. Hau da: ikerketa-jardueraren koordinaketa lortzea (H.6.1.); Urdaibaiko Biosfera Erreserbako kudeaketa eta garapen iraunkorreko beharrizanetara ikerketa egokitzea; Urdaibaiko garapen iraunkorrerako lehentasunezko ikerketa-lerro estrategikoak adostea (H.6.2); Urdaibaik aurreikusitako beharrizanak asetuko dituzten ikerketa-lanak suspertzea (H.6.3); tresna egonkorrak ezartzea ezagutza zientifikoa plazaratu eta elkarbanatzeko (H.6.4).

Objectives

Kongresu honek Urdaibai Biosfera Erreserbako Garapen Iraunkorraren Arloko Interpretazio, Ikerketa, Gaikuntza eta Hezkuntza Planean (PICE-IGHP) 2015-2025  du oinarri. Bere helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Biosfera Erreserbetan egiten den lan zientifikoa eta horren aplikazio-aukerak kudeaketarako identifikatzea.

Biosfera Erreserben kudeaketa iraunkorrak erabakiak hartzeko informazio zientifiko objektiboa behar du. Zientifikoek ekoiztutako informazio hori ezagutzan bilakatu beharra dago berriz. Ezagutza hori kudeaketan erabili behar da erabakiak hartu ahal izateko. Horrela, gizarteak eta lurraldeak iraunkortasunerantz abiatu ahal izango dira.

  • 2030eko Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuen integrazioa.

Nazio Batuek gure mundua eraldatzeko estrategia aurkeztu dute: Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda. Berau, Garapen Jasangarrien Helburuetan garatzeko asmoa dago, hots, Planeta, Pertsonak, Onura eta Parte-hartzea ardatz dituzten 17 helburuetan.

BATZORDE ZIENTIFIKOA ETA AHOLKU BATZORDEA (behin-behinekoa, pertsona gehiago batuko dira)

Ibone Ametzaga, UPV/EHU, Xabier Albizu, SRB Urdaibai, Xabier Arana, Bizkaiko Foru Aldundia, Arantza Acha, UNESCO Etxea, Juan Arizaga, SCAranzadi, Jon Asua, SRBUrdaibai, Alejandro Cearreta, UPV/EHU, David Hoyos, UPV/EHU, Ignacio Palomo, BC3, Isabel Albizu, NEIKER, Adolfo Uriarte, AZTI, Angel Borja, AZTI, Alberto Castro, SCAranzadi, Ibon Galarraga, BC3, Niko García-Borreguero, SRBUrdaibai, Marta Iturribarria, Gobierno Vasco, Jaione Lanborena, IHOBE, Joseba Martínez, INGURUGELA, Alberto Hernández-Salinas, UNESCO, J. Carlos López Kintana, AGIRI, Manu Monge-Ganuzas, SRBUrdaibai, Roke Pérez-Agote, Ekoetxea-Urdaibai, Elisa Sainz de Murieta, BC3, Joseba Santorum, SRBUrdaibai, Miren Onaindia, UNESCO Katedra UPV/EHU, Leire Sarobe Txopeitia, Cristina Enea Fundazioa. Aitana Uria, UNESCO Etxea.

Zerrenda ikusi

NORI ZUZENDUA

  • Ikerlariak: Urdaibai Biosfera Erreserban lan egiten dutenak.
  • Teknikariak: Urdaibai Biosfera Erreserben arloan lan egiten dutenak.
  • Ikerlariak: Munduko Biosfera Erreserbetan lan egiten dutenak.
  • Beste edozein.
  • Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko lan egiten duten GKE-ak, entitate publikoak zein pribatuak.

DATA BEREZIAK

  • Laburpen bidalketa: Apirilak 20 – Irailak 15, 2019
  • Matrikula: Apirilak 20 -  Azaroak 13, 2019
  • Argitalpenetarako artikuluen bidalketa: Martxoak 2020

 

Activity directed to

  • University students
  • Professionals
  • All public
  • Researchers

Contributors

  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Zerbitzua / Servicio de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai
  • Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedra - Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU
  • Congress
    • Economy and business
    • Energy and environment
    • Science and technology
    • Biodiversity
    • Sustainability
  • 13.Nov - 15.Nov
  • Ekoetxea Urdaibai
  • Spanish
    Basque
  • Academic Validity: 30 hours