Naturan Hezi, orbel garaian

06.Dec - 16.Jan

Cod. @54-21

Calculating availability...

Waiting list
Date expired

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170034 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Udazkenean sartzear gauden honetan, gutxi dira orbela osatzen duten zuhaitz galkorren hostoak bereizteko gai direnak. Maialen Lujanbiok esan zuen bezala, “txori guztiak txori, arbola guztiak arbola eta zomorro guztiak zomorro diren garaiotan” bizi gara. 

Pandemiak eraginda eta bestela ere, eskolak naturara zabaltzeak dituen abantailez ohartuta, asko dira Euskal Herriko txoko desberdinetan udazkenari ateak zabaldu dizkioten ikastetxeak baina askotan, natura ezezagunagoa zaigulako, nola jokatu ez dakigulako edo haurrak honelako ingurune batean jolasteak beldurrak eragiten dizkigulako, zalantzak sortzen zaizkigu.

Ikastaro honen helburua, beraz, zalantza horiei erantzutea da. Alde batetik, naturaren ezagutzan sakonduz eta bestetik, naturan garatzen den jolasa ulertuz, horretarako zenbait gako emango ditugularik.

Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago sakontzeko, saio presentzialak ere izango ditugu lehen bi larunbatetan zehar. Saio gehienak, Moodle plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango ditugu Zoom plataformaren bidez.

Lehertu dadila udazkena!

Objectives

Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemia eta klima-larrialdi egorei aurre egiteko tresna bezala ulertzea

Irakasleak naturaren ezagutzan eta naturan garatzen den jolasean formatzea.

Euskal curriculuma naturalizatzea. Haurrek jolasaren eta naturaren bidez konpetentzia guztiak bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.

Activity directed to

  • University students
  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals
  • All public

Methodology

Online ikastaroa izango da hau, natura pantailaren beste aldera eramaten ahaleginduko gara baina gehiago sakontzeko, saio presentzialak ere izango ditugu lehen bi larunbatetan zehar. Saio gehienak, Moodle plataformaren bidez jarraitu ahal izango dira, nork bere erritmora eta zuzeneko online saioak ere izango ditugu Zoom plataformaren bidez. Ikastaroa gainditzeko, edukien %60 beteta izatea eskatuko da.

Contributors

  • Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. (Kutxa Ekogunea)
  • Long-term online course
    • Education
    • Teacher training - Gobierno de Navarra
    • Teacher training EJ/GV
    • Science and technology
  • 06.Dec - 16.Jan
  • Basque
  • Academic Validity: 45 hours
  • Web