09.Jul.2019

Ez dakigu erbesteratuez ia ezer, eta euskal historiografiak ez du horrekiko kezkarik izan

Ez dakigu ezer edo ia ezer Bigarren Mundu Gerrako euskal erbesteratuen inguruan. Dakigun apurra da errepublikazaleen taldean hartu zutela parte. Euskal historiografiak, ordea, ez du exiliatuen inguruko kezka berezirik agertu. Alde batetik, deserriratzeak frankismoarekin zerikusirik ez zuela pentsatu izan delako (zeina guztiz faltsua den) eta, bestetik, holokaustoaz hitz egin denean Alemania edo Europarne historiaz ari ginela pentsatu izan delako, eta inolaz ere Euskal Herriarena, ez baitzen gure territorioan bertatik bertara borrokatu. “Guztiz faltsua da”, dio Etxahun Galparsor Ansolak, UPV/EHUko artxibatzaile eta doktoregaiak. Bera da “El largo exilio del 39: de La Retirada del 39 a la Europa fortaleza de 2019”.

Historialari askok espainiar Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerrako lehen batailatzat dute, eta milaka euskaldunek hartu zuten bertan parte. “Orain arte, euskaldunok ez dugu parte hartu Europako gatazkaren bukaeraren omenezko ospakizunetan. Baina gogoratu behar dugu Bigarren Mundu Gerra gure historiaren parte dela. Etxahun Galparsorrek 400 inplikatu identifikatu ditu, baina uste du hori izenbergaren punta bakarrik dela.

Bilbao hartu ostean eta Santoñako Itunaren ondoren, milaka euskaldunek gerran jarraitu zuten Asturias eta Santanderren, eta Kataluniako frontera egin zuten jauzi gero. “Gutxienez 6.000 gudari Frantziara pasa ziren eta, bertan, konfinamendu-esparruetan gatibatu zituzten ez zutelako euskal erbesteraturik nahi haien lurretan. Beste asko Latinoamerikan erbesteratu ziren. Bazekitenez Bigarren Mundu Gerra lehertzear zegoela, batzuk eskulan merke gisa kontratatu zituzten eta, 1939ko irailean, oraindik esparruetan zeudenak frantziar armadan izena ematera behartu zituzten. Ligne Maginotera bidali zituzten; Maginot lerroa Alemaniaren eta Frantziaren arteko mugan zegoen”.

1940ko maiatzean, alemanen erasoarekin batera, STALAG esparruetara hauteman zituzten lehen euskaldunak.  Esparru horiek “Ginebrako Hitzarmena errespetatzen zuten gutxi gorabehera eta frankistek Espainian irekitako esparruen antza zuten.

Alemanek armada ezberdinetako 3 milioi pertsona gatibatu zituzten eta, 1949ko abuztuan, espainiar errepublikazaleak banandu zituzten (horien artean euskaldunak) eta kontzentrazio-esparruetara eraman zituzten trenez.

1940 eta 1950 artean, Etxahun Galparsorrek bi fase ezberdintzen ditu. Lehena 1940. urtearen eta 1941. Urte amaieraren artekoa da. Maginot lerroan frantziar armadarekin borrokatu zuten euskaldunak Mauthaus esparrura lekualdatu zituzten, zeina Alemania naziko krudelena zen eta zeinetan sartuz gero heriotza zen patu bakarra. Bertan ez zegoen frankisten detekzio-esparruetan egon ohi zen bizirauteko itxaropenik. Fase horretan, ehun euskaldun sartu ziren Mauthausenen, eta horien hiru laurden hil egin ziren. Denak gizonezkoak eta ezkertiarrak ziren (CNT, Alderdi Komunista (PCE), UGT eta halakoetako militanteak), eta ez zegoen nazionalistarik, lehenago, Frantziak espainiar errepublikazaleen Latinoamerikarako deserriratzea hauspotu zuenean, Venezuela bezalako herrialdeek ez zutelako gorririk nahi.

Bestalde, Anguleman atxiloturiko espainiar errepublikazale erbesteratuak ere gogoratu ditu Etxahun Galparsorrek, mila pertsona inguru Mauthausenera bidali baitzituzten trenez. “Alemanak ere harrituta gelditu ziren zibil eta familia horien etorrerarekin, eta 14 urtetik gorako gizonezkoak hartu eta esparruetan sartu zituzten (11 euskaldun); emakumeek eta haurrek, ordea, trenean jarraitu zuten espainiar territoriora iritsi arte.

 Bigarren fasean, hau da, 1942-1945 fasean, euskaldun batzuk erbesteratu zituzten Frantziaren erresistentziaren kide izateagatik. Bien bitartean, Frantzia guztiz okupatuta zegoen. Beste batzuk pilotu aliatuen erreskate-sarearen eta ihesbide-sarearen parte izateagatik kanporatu zituzten, edota ingelesen armak jasotzeko lanetan lagundu zutela, besteak beste. Erbesteratuak kontzentrazio-esparru guztietan zeuden jada. Emakumeak Raversbruck-eko esparrura eramaten zituzten. “Bigarren faseko atzerriratu gehienak (100-150 euskaldun) bizirik atera ziren, Alemaniak, preso horiek zuzenean erail ordez, langile gisa erabiltzen zituelako armagintzan. Momentu hartan Alemania gainbehera argian zegoen. Aldi berean, noski, bazeuden jada milioika judutar erail zituzten gas-kamerak. Bi dira ofizialki gas-kameretan eraildako euskaldunak. Etxaun Galparsorrek beste bi identifikatu ditu, Euskal Herrian bizi zen judutar taldeaz gain.

Bertsio ofizialaren arabera, Kultura Ministerioaren 2008ko txostenari jarriki, 186 erbesteratu euskaldun zeuden, baina “banakoen jaiotze-tokiari egiten zaio men. Denok dakigu Espainiako eskualde ezberdinetako migratzaile ugari euskaldunak zirela jada urtetan hemen aritu zirelako lanean; horregatik, kopuru hori handitu beharko genuke”.

Etxahun Galparsorrek, gainera, erroldan agertzen ez den talde bat detektatu du. Identifikaturiko 238 pertsonei 40 gehitu behar dizkiegu, zeinez ez dakigun ezertxo ere. Beste 9k baliteke trenetik ihes egin izana eta beste 12 horiek Stalag esparruetan jarraitu izana. Erbesteratu izaera purua dutenez gain, Etxahun Galparsorrek gogora ekarri ditu fusilatuak, torturatuak, Francoregana eraman zituztenak, desagertuak, Hendaian bortxazko lanak burutzera kondenaturikoak, Frantzia okupatuan atxilotu zituztenak eta bortxazko lan-esparruan gatibaturikoak.