15.Jun.2016

"Sortzaileekin udan” Bernardo Atxagarekin

EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzak, Uda Ikastaroetako zuzendaritzarekin lankidetzan, “Sortzaileekin udan” egitarau berezia proposatzen dizu.

 

Muskerraren bidea-Bernardo Atxaga

Ekainak 30
 

10:00-13:30 Oinekin pentsatzen. Literatur ibilaldia Asteasun (Gipuzkoa), Bernardo Atxaga idazlearekin. 

Ibiladi gogoangarria egingo dugu Obaban barna Bernardo Atxagarekin. Muskerraren Bidea zain duzu, bere txoko eta pertsonaia harrigarriekin, bere bidezidor eta zelaiekin. Zatoz eta gozatu!!!.

Goizean 9:20etan, abiatuko gara Miramar Jauregitik autobusez Asteasurantz. Autobuseko plazak mugatuak direnez, eman ezazu izena lehenbailehen hemen