Programazio didaktikoak sortzeko orientabideak

Programazio didaktikoak sortzeko orientabideak

11.Jan - 15. Feb, 2018 Cod. @1-18

Description

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1768170033 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Irakaskuntzaren metodologia: 

Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.

Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

-Hasiera: 2018/01/11 Bukaera: 2018/02/15

  -Tarifa bakarra: 80 euro

  -Hizkuntza ofiziala: euskara

Read more

Objectives

  1. XXI.mendeko hezkuntza beharrei lotutako programazioaren gakoak identifikatzea.
  1. IKT-aren erabilerarako baliabideak ezagutzea programazioan txertatzeko
  1. Programazioak duen garrantzia isladatzea, ikaslearen ikaskuntza-prozesuari laguntzeko.

Program

11-01-2018 / 18-01-2018

Justifikazioa eta testu ingurua

Atal honetan programazioaren lehenengo zatia azalduko da. Horrez gain ikastetxearen testuinguruak duen garrantziari buruz hausnartuko dute ikasleak.

19-01-2018 / 25-01-2018

Marko juridikoa

Araudiak dira edozein programazioaren oinarria. Horregatik, atal honetan LOE,LOMCE, eta Eusko Jaurlaritzako dekretuak ezagutuko dira. Hots, Heziberri LH,HH eta Bigarren Hezkuntzarako batetik eta bestelakoak lanbide heziketarako.

26-01-2018 / 02-02-2018

Konpetentziak, edukiak, helburuak eta unitate didaktikoak aniztasuna aintzat hartuta

Marko juridikotik abiatuta, gai honetan oinarrizko konpetentziak, konpetentzi teknikoak eta zeharkako konpetentziei buruz hausnartuko da. Horretarako Heziberri (HH-LH-DBH-Batxilergoa), Lanbide heziketako oinarriak, LOE eta LOMCE aintzat hartuko dira. Beste alde batetik, aniztasuna ere nola jorratu daitekeen azalduko da. XXI. mendeko hezkuntza eredu inklusiboari erantzuna emateko.

09-02-2018 / 15-02-2018

Metodologia eta ebaluazioa

Hainbat metodologiei buruz hausnartuko dugu, ikasleak horiei buruzko bisio globala izan dezaten. Metodologia horien artean, PBL, arazoak, erronkak, eta flipped learning-en enfokea ezagutuko dira. Azkenik, ebaluazioari dagokionez, rubrikak aztertuko dira.

Directors

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Speakers

Virginia Lacarra Escorza

Registration fees

RegistrationUntil 15-01-2018
80,00 EUR