Teknologia itzulpengintzaren lagun

03.Sep

Cod. I07-21

Calculating availability...

Waiting list
Date expired

Itzulpengintzaren alorra etengabe eraldatzen ari da: gaur egun ez ditugu egiten itzulpenak orain hamar urte egiten genituen gisara. Beste esparru askotan bezala, itzulpengintzan ere teknologia berriek eragin handia izan dute, eta adimen artifiziala indarra hartzen ari den garai hauetan, are gehiago.

Itzulpen automatikoko sistemek urteak daramatzate martxan, eta Interneten hainbat zerbitzu ditugu eskuragarri. Ohiko itzulpengintza profesionaletik errezeloz begiratu izan zaio itzultzaile automatikoari, baina orain teknologia hori lagun daukagu.

Urte batzuk atzera eginda, itzulpen automatikoko sistemek, gainera, bazuten gabezia bat: ez ziren egokiak euskaraz lan egiteko. Gaur egun, ordea, euskarazko itzulpen automatikoko sistemek kalitateko emaitzak ematen dituzte, eta gero eta ohikoagoa da itzulpen-zerbitzuetan baliabide gisa erabiltzea, garai batean itzulpen-memoriak erabiltzen hasi ginen bezala.

Itzultzaileentzat erronka handia da horrelako sistemak erabiltzea: alde batetik, erraza dirudien arren, ikasi egin behar da tresna horiek ondo erabiltzen; bestetik, hizkuntza zaintzen jarraitu behar dute itzultzaileek, sistema automatikoak egiten dituen akatsak zuzentzen, eta esaldiak maiz beste era batera idazten, testugintzan eragina duten beste hainbat faktore direla medio. “Itzultzaileei lana amaituko zaie?” galdetuko du batek baino gehiagok. Erantzuna ezetz da, orain arte baino erantzukizun are handiagoko lana baitute orain esku artean: automatikoki itzulitakotik bereizi behar dituzte beren testuak, eta kalitateko itzulpenak sortu.

Paradoxa baten aurrean geundeke: itzultzaileek urtetan egindako lana erabili da sistema automatikoak sortzeko (edo entrenatzeko), eta orain itzultzaileek sistema horiek erabiltzen dituzte beren lanerako. Gainera, itzultzaileek sortzen dituzten testu guztiak gordetzen jarraitzen dugu etengabe, oinarrizko lehengaia baitira hurrengo sistema automatikoak sortzeko: itzulpen automatikoa bera, hizkuntza-ereduak, zuzentzaile adimendunak…; erantzukizun handia, zalantzarik gabe. Izan ere, kontuan izan behar dugu gaur egun sortzen ditugun testuen hizkuntza- kalitatearen araberakoak izango direla etorkizuneko teknologiak.

Erronka handia daukagu esku artean, eta teknologia lagun dugula lan egiteko eta, era berean, hizkuntza zaintzeko gakoak izango ditugu hizpide ikastaroan, guztia itzultzaile profesionalei begira.

Objectives

Itzulpen automatikoari onura ateratzen ikastea.

OLI tresnak (ordenagailuz lagundutako itzulpenak egiteko tresnak) itzulpen automatikoarekin batera nola erabili ikastea.

Itzulpen automatikoa erabili arren, hizkuntza zaintzen ikastea. 

Itzulpengintzaren eraldaketari buruz esparru ezberdinetako profesionalen ikuspegia ezagutzea.

Itzulpengintzak azken urtetan izan duen eraldaketaz hausnartzea eta iritziak partekatzea.

Itzulpengintzan erreferente diren erakundeen lan egiteko modua ezagutzea.

Activity directed to

  • Professionals
  • Itzultzaile autonomoak edo itzultzaileak oro har

Contributors

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Streaming course
    • Communication
    • Science and technology
  • 03.Sep
  • Live online
  • Spanish
    Basque
  • Academic Validity: 10 hours