Trabajando la lengua oral en el aula con la ayuda de las TIC

02.Mar - 05.Apr

Cod. @10-20

Calculating availability...

You can choose between these two options for enrollment:

Online Sign Up

Download the form and send

Waiting list
Date expired

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170051 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

- 30 ordu akademikoak

- Hasiera: 2020/03/02 Bukaera: 2020/04/05

Tarifa bakarra: 80€

Hizkuntza ofiziala: Gaztelania

Ahozko hizkuntza da hizkuntzarekin izaten dugun lehen esperientzia, eta ikasgeletan ahaztuta egon izan da luzaroan, oso zaila zelako eredutzat hartzeko moduko eta aztertzeko moduko ahozko laginak eta diskurtsoak biltzea eta sortzea, ikasleen ahozko erabilerak hobetzearren.

IKTek tresna egoki-egokiak eskaintzen dituzte ahozko hizkuntza ikasgelan lantzeko, dela ikasleen ahozko erabilerak grabatu eta erreproduzitzeko, dela askotariko erregistroen, dialektoen, estiloen… laginak entzuteko. Horrenbestez, errazagoa da ahozko testuak ulertzeko eta sortzeko ariketak diseinatzea, eta ikasleek diskurtsoak sortu eta antolatu behar dituzten ikaskuntza egoerak sortu daitezke, baina diskurtso horiek benetako hartzaileari helarazi baino lehen berrikusteko aukera izanik.

Gainera, IKTei esker komunikatzeko eta elkarreragiteko modu berriak sortu dira, baita denbora errealean ere. 2.0 webaren aplikazioetan, erabiltzaileak igorle eta hartzaile bihurtzen dira, eta elkarrizketak eta eztabaidak sarean egiteko aukera ematen dute. Bideo-konferentziak, bideo/audio-txatak… Aukera asko daude testuinguru bera partekatzen ez duten erabiltzaileekin harremanetan jartzeko, eta globaltasunerako joera duen mundu honetan harreman pertsonalak eta profesionalak izatea ahalbidetzen dute.

Ikastaro honetako saioetan, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan ahozko hizkuntza lantzeko garaian IKTak erabiltzeko baliagarriak diren hainbat aplikazio eta estrategia aurkeztuko ditugu, betiere ikasleen ahozko gaitasuna hobetzearren.

Objectives

Ikasleen ahozko ekoizpeneko eta ulermeneko trebetasunak hobetzeko estrategiak eta metodologiak arakatzea.

Ikasgelan ikasleen ahozko gaitasuna garatzen lagunduko duten metodologia aktiboak erabil daitezen bultzatzea.

Ikasgelan ahozko hizkuntza lantzeko baliabide digitalen berri ematea.

Curriculumeko edukiak IKTen erabilerarekin uztartzeko baliabideak eskaintzea.

Irakasleek gaitasun digitala hobetu dezaten sustatzea.

Activity directed to

  • University student
  • Teachers
  • Professionals
  • Online Course
    • Education
    • Information and communication
  • 02.Mar - 05.Apr
  • Spanish
  • Academic Validity: 30 hours