Eskola-Baratzeak eta horien erabilpen didaktikoa - ONLINE IKASTAROA

17.Sep - 26.Abr

Cód. @20-18

Calculando disponibilidad…

Puedes elegir entre estas dos opciones para matricularte:

Matrícula online

Descarga el impreso y envía

Lista de espera
Fecha pasada

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1868170017 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzen du. 

- 60 ordu  (hilabetero 7-8 orduko dedikazioa)

- Hasiera: 2018/09/17 Bukaera: 2019/04/26

- Tarifa bakarra: 120 euro

- Hizkuntza ofiziala: euskara

Irakaskuntzaren metodologia: 

1/ Metodologia: Ikastaro praktikoa eta talde-lanekoa izango da batik bat. EAThink Eskola-Baratzea Liburuxkan eta EAThink Eskola-Baratzeen Agendan oinarrituta, parte-hartzaile bakoitzak bere eskolan, esperientzian eta beharretan oinarritutako ariketa praktikoak egingo ditu. Irakaslea ikasle guztien ariketen inguruko ekarpenak egiten joango da bakoitzak bere proiektu propioa hobetzen joateko. Ikasleen zalantzak eta beharrak ere erantzungo dira. Hau da, .

2/ Ikastaroaren antolaketa: Alderdi teorikoa izango du oinarri gisa baina batez ere praktikoa izango da ikastaroa, eta ikasle bakoitzaren behar eta esperientzien araberako jarraipena egingo da. Hilero irakasleak gai bat edo batzuk txertatuko ditu eta horren gainean ikasleek ariketa batzuk egin beharko dituzte (haien eskola-baratzean oinarrituta). Ariketen zuzenketa orokorrak egingo dira eta ikasleen aholkularitza eta jarraipena egingo da.

Ikasturte hasieran teoriak indar handiagoa hartuko du, gerora aholkularitzak eta jarraipenak indar handiagoa hartuz, ikasleen beharrak eta zalantzak ugarituko direlakoan.

  • Teoria. Hainbat materialetan oinarrituko da: EHUko Udako ikastaroko grabaketa, EAThink Eskola-Baratzea liburuxka, EAThink Eskola-Baratze Agenda…
  • Praktika-Ariketak. Ariketa praktikoak eta horien zuzenketak: non ipini baratzea, nola antolatu, nola erabili kaiera... 
  • Praktika-Aholkularitza eta jarraipena: Ikastetxeetan sortzen diren galdera eta arazoen kontsulta egiteko hilabeteroko tartea.

Objetivos

Eskola-Baratzeak garatu nahi dituzten irakasleekin ikastaro praktiko bat egin, ikasturtean zehar egindako aholkularitza eta jarraipenean oinarritua.

Eskola-Baratze bat gauzatzeko gidalerro eta gako nagusiak zehaztu.

Ikasturteari egokitutako Eskola-Baratze baten plangintza gauzatu.

Euskal ikastetxeetan Eskola-Baratzeak garatu nahi dituzten irakasleei aholkularitza eman eta haien proiektuen jarraipena egin.

Colaboradores

  • Bizi Baratzea
  • Euskal Fondoa
  • Lankidetzarako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Cursos Online
    • Educación
    • Energía y medio ambiente
  • 17.Sep - 26.Abr
  • Euskera
  • Validez académica: 60 horas
  • Web
  • Descargar PDF