Curso de verano
Hitanoa eta generoa: aberastasuna ala sexismoa?

Hitanoa eta generoa: aberastasuna ala sexismoa?

11.Sep - 12. Sep, 2018 Cód. G04-18

Descripción

Hitanoa deritzogun tratamendua euskararen ezaugarri interesgarria da hainbat motiborengatik, eta segur aski ez du behar besteko arretarik jaso ikerkuntzari dagokionez. Ikastaro honetan generoaren ikuspegitik helduko diogu hitanoari; hizkuntza inklusiboaren eta genero-markak kentzearen aldeko joera dagoen honetan, zer leku hartzen du, edo hartu beharko luke egungo jendartean, bi generoak argi eta garbi bereizten dituen tratamenduak?

Hainbat adituk haien ikerketa eta hausnarketak plazaratuko dituzte ikastaro honetan, eta besteak beste antropologia, soziolinguistika, bertsolaritza eta literaturatik begiratuko diete hitanoak eta generoak topo egiten duten bidegurutzeari.

Leer más

Objetivos

Hiztunen generoa kontuan hartzen duen hika tratamendua genero-berdintasunaren prismatik aztertzea.

Hitanoaren erabileraren gaineko ikerketek zer eman duten ezagutzea.

Inguruko erdaretan genero-markak apaldu edo are saihesteko joera dagoen honetan, hitanoaren genero-bereizketak zein leku izan dezakeen eztabaidatzea.

Euskararen biziberritzean eta normalizazio-prozesuan hitanoaren erabilera lagungarri suerta daitekeen aztertzea.

Programa

11-09-2018

09:00 - 09:10

Dokumentazio banaketa

09:10 - 09:30

Aurkezpena

09:30 - 10:45

“Zenbateraino hika Azpeitian?“

  • Olatz Altuna Zumeta Soziolinguistika Klusterra - Euskara teknikaria
  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
10:45 - 11:45

“Hitanoa bertsolaritzan: genero-begiradak“

  • Beñat Muguruza Aseguinolaza UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea
11:45 - 12:15

Pausa

12:15 - 13:00

“Arratiako noketaren galera XX. mendean zehar“

  • Karlos Aretxabaleta Ormaetxea Deustuko Unibertsitatea - Ikertzailea
13:00 - 13:45

“Antzuolan noketan: zer gertatzen ari da?“

  • Onintza Legorburu Larrea UPV/EHU - Ikertzailea
13:45 - 14:00

Síntesis

15:30 - 17:00

Mesa Redonda: “Hitanoaren erabilera: ikuspuntu desberdinak“

  • Josune Zabala Alberdi Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza-ikerkuntzako zuzendaria (Modera)
  • Bernardo Atxaga Autonomoa - Idazlea
  • Amelia Barquín López HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea) - Irakaslea eta ikertzailea

12-09-2018

09:15 - 10:15

“Hitanoa eskolan lantzeko egitasmoa: Azpeitia eta Zumaia“

  • Josune Zabala Alberdi Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza-ikerkuntzako zuzendaria
  • Olatz Bengoetxea Manterola Soziolinguistika Klusterra - Euskara Teknikaria
10:15 - 11:30

“Ba al dago hizkuntza neutrorik? Euskara generoaz ere mintzo da“

  • Jaime Altuna Ramírez UPV/EHU - Ikertzailea
  • Jone Miren Hernández García UPV/EHU - Irakasle eta ikertzailea
  • Iñigo Beitia UPV/EHU - ikertzailea
11:30 - 12:00

Pausa

12:00 - 13:30

“Aizank hi mainontzi“

  • Andoni Egaña Makazaga Autonomoa - Bertsolari eta idazlea
  • Elixabet Pagola Apezetxea Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - Bertsolaria. Hezkuntza arautuko irakaslea
13:30 - 13:45

Síntesis

Directores

Beñat Muguruza Aseguinolaza

UPV/EHU

Beñat Muguruza (Irun, 1987) Ingeles Filologian lizentziatu zen EHUn. Azken urtea Fort Lewis College-n egin ondoren (Colorado, AEB), EHUn Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS) masterra egin zuen. Doktorego-tesian ingelesaren presentzia aztertu zuen EHUn, Jasone Cenoz eta Durk Gorterren zuzendaritzapean. Tartean, hiru hilabeteko egonaldia egin zuen Sabhal Mòr Ostaig gaeliko bidezko unibertsitatean (Eskozia). Mondragon Unibertsitatean urtebetez lan egin eta gero, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aritu zen euskara teknikari. 2016an Parisko Sorbona Unibertsitatean jadun zuen euskara irakurle, Etxepare Institutuaren eskutik. Orain EHUn dabil irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.

Ponentes

Jaime Altuna Ramírez

UPV/EHU

Gizarte Antropologian graduatua EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutua. Ibilbide profesional luzea (1994. urtetik aurrera) garatu du haur eta gazteen heziketarako programetan, mota ezberdinetako lanak burutuz: kale antzerkia haurrentzat, telebistako haur saioen produkzio lana, ipuin kontalaritza, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioan... Une honetan ikerketa lana egiten du: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da eta AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea da. Lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: “Euskara generoaren ispiluan barrena: hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak Lezo eta Pasai Donibaneko gazteen artean” (2016), “D ereduko kirola: ikerketa-ekintza proiektua” (2016-2018), ”Gu gazteok: 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa partehartzailea” (2016).

Olatz Altuna Zumeta

Soziolinguistika Klusterra

Olatz Altuna Zumeta (Usurbil, 1971). Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua, EHU-UPVn eta Italiako Universitá della Calabrian. Soziolinguistika Klusterreko teknikaria, eta Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-neurketaren zuzendaria. 2001 geroztik, HIZNET hizkuntza plangintzako graduondoko irakaslea. Kale Neurketaren metodologiaren gida-liburuaren egilea: “A guide to language use observation survey methods / Hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa” Azken urteetan, besteak beste, erabileraren neurketak beste jardun-guneetan aplikatzeko lanketan aritu da, bai eta Euskararen Adierazle Sistemaren garapen teknikoan ere.

Karlos Aretxabaleta Ormaetxea

Nire izena Karlos Aretxabaleta da, 27urte ditut eta Ruandan jaioa naiz. 2011an Magisteritzako ikasketak amaitu nituen Begoñako Andra Mari Unibertsitatean. Jarraian Labayru ikastegian Bizkaierazko Alfabetatze urratsetan aritu nintzen. Bestetik, 2012-2016 bitartean Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako ikasketak egin nituen. Gerora irakaskuntzako masterra (CAP) egin nuen. Lan ibilbideari dagokionez urte 2 ibili nintzen Bilboko Gabriel Aresti Euskaltegian, eta han-hemenka begirale udalekuetan. Gaur egun, ordea, Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz.

Bernardo Atxaga

Asteasun jaioa 1951n. Liburuok argitaratu ditu, beste hainbaten artean: Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria, Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria, Times Literary Supplement Translation Prize saria), Lekuak (2005), Zazpi etxe Frantzian (2009, Estatu Batuetan 2012an argitaratutako fikzio libururik onenetakoa Publishers Weekly aldizkariaren arabera, eta finalista urte bereko Independent Foreign Fiction Prize sarian), Paradisua eta katuak (2012) eta Nevadako egunak (2013). Bere obra, 33 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemara eraman dute Montxo Armendarizek (Obaba, 2005), Aizpea Goenagak (Zeru horiek, 2006) eta Imanol Rayok (Bi anai, 2011). Euskaltzain oso da, eta Erlea aldizkariaren zuzendaria.

Amelia Barquín López

Mondragon Unibertsitatea

Amelia Barquín filologian doktorea da eta Mondragon Unibertsitatean (HUHEZI fakultatean) irakaslea. “Kulturarteko Hezkuntza” eta “Generoa eta hezkuntza” materiak irakasten ditu bertan (Irakasle Ikasketetan eta EKOMU masterrean). Hainbat testu argitaratu ditu eta hainbat kurtso eta hitzaldi eskaini ditu interesatzen zaizkion gaien inguruan: kulturarteko hezkuntza, ikasle etorkinen trataera, hizkuntzaren erabilpen ez sexista , hezkuntza eta generoa, eta sefardien literatura, besteak beste. Amelia Barquín es doctora en filología y profesora de Mondragon Unibertsitatea (facultad HUHEZI), donde imparte las asignaturas “Educación intercultural”, y “Género y educacion” (en el grado de Magisterio y en el máster EKOMU). Ha publicado diversos artículos y monografías y ha ofrecido cursos y conferencias en los siguientes campos: educación intercultural, intervención educativa con alumnos de origen inmigrante, uso no sexista de la lengua e, educación y género y literatura sefardí.

Iñigo Beitia

Iñigo Beitia Zabala, 1993, Eskoriatza. Gizarte Antropologian Graduatua da EHUtik eta egun Gizarte Antropologiako masterra ari da egiten EHUn. Bere gradu amaierako lana hika eta gazteen inguruan egin zuen: “Tokanoka tribua. Eskoriatzako gazteak eta hitanoa: uste, balore eta jarrerak” (2016) izenburupean.

Olatz Bengoetxea Manterola

Soziolinguistika Klusterra, Teknikaria

Hizkuntza teknikaria eta ikertzailea Soziolinguistika Klusterrean. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2012) eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterra burutua (2019). Lan ibilbidean, euskara irakasle eta euskaraz mintzatzeko hainbat programetan parte hartu du. Horrez gain, hezkuntza ez konbentzionalean eta aisialdian hezitzaile eta dinamizatzaile lanetan aritu da haur eta gazteekin. Gaur egun, proiektu arduraduna da Soziolinguistika Klusterrean ahozko hizkuntzari buruzko hainbat egitasmo eta trebakuntza ikastaroetan. 2014az geroztik egiten du lan bertan. Eskolan euskararen ahozkotasunarekin lotutako hainbat ikerketatan dihardu.

Garbiñe Bereziartua Etxeberria

UPV/EHU

Garbiñe Bereziartua Etxeberria (Azpeitia, 1977). Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU), Psikodidaktika Masterra (UPV/EHU) eta Pedagogian Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU-2014). DREAM ikerketa-taldeko kide izanik, hizkuntzaren erabilera eta ikaskuntzaren inguruko lanak aurkeztu ditu aldizkari eta nazioarteko kongresuetan. Azken urteetan hizkuntza teknikari moduan eta unibertsitateko irakasle lanetan aritu da (Azpeitiko Euskara Patronatua, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU). Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Donostiako Irakasle Eskolako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean, eta hizkuntzaren erabileraren inguruko ikerketak egiten dihardu.

Andoni Egaña Makazaga

Andoni Egaña bertsolaria, ikerlaria eta Mintzola Fundazioko patronatu kidea da. Bertsogintzaren erreferentzia nagusienetakoa izan da azken hamarkadetan eta bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Mintzolak bertsolaritzaren ondarea babesteko duen egitasmoa eta etorkizun ikuspegia azalduko ditu. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/-Andoni-Egaa

Jone Miren Hernández García

UPV/EHU

Jone M. Hernandez Gizarte Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara, euskal kultura, gazteria, aisialdia eta kirolari loturiko gaiak aztertu izan ditu, genero ikuspegia eta teoria feminista erabiliz gehienetan. Egun, emozioak eta gorputza bezalako gaiak ditu interesgune. Horretan ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean. https://www.ehu.eus/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/hernandez-garcia-jone-miren

Onintza Legorburu Larrea

Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Langintzan graduatua 2015-2016 ikasturtean. Ikerketa ibilbidea urte honetan bertan hasi zuen, Gradu Amaierako Lanarekin alegia. Azken ikasturtea Txilen igarota bertan kokatu zuen lana: Txileko Santiagoko Herri mapuchearen eta emakume mapucheen egoera, behar eta aldarrikapen soziokulturalen inguruko ikerketa. 2016-2017 ikasturtean Antropologia Sozial eta Kulturaleko Ikasketen Masterra egin zuen Madrilen. Hego Amerikako feminismoari arrastorik galdu gabe, Master Amaierako Lana feminismo komunitarioaren inguruan burutu zuen: La traducción del feminismo comunitario: El caso del mercado agroecológico y feminista de Entredós. 2017-2018 ikasturtean, berriz ere Antzuolara itzuli eta beste lagun batekin elkarlanean, bizikidetzako ikerketa baten dabil lanean, herriko jubilatu eta Udalarekin batera; Elkarbizitza eta Memoria partekatu baterantz: Antzuolan 1958tik 2011ra euskal gatazka armatuari lotutako giza eskubideen urraketei buruzko txostena.

Elixabet Pagola Apezetxea

NAIZ Irratia

Energia Berriztagarrietako graduatua (2013-2017), 2017an 6 hilbete Kolonbiako Uniamazonia unibertsitatean Ingeniería Agroecológica ikasketekin, Hernaniko bertso eskolako irakaslea 2011tik gaur egun arte, Buruntzaldeako helduen bertso eskolen sustapena Usurbil eta Urnietan 2017-2018 ikasturtean, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko hezkuntza arautuko irakaslea 2017-2018 ikasturtean, Bertso udalekuetako begirale 2014-2017 bitartean, 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako parte hartzailea (final laurdenak), EGAduna, etab.

Josune Zabala Alberdi

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.

Precios matrícula

MATRICULAHasta 01-02-2018Hasta 31-05-2018Hasta 11-09-2018
0 EUR - -
- 60,00 EUR70,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 35,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 52,50 EUR -
- 52,50 EUR -

Lugar

Palacio Miramar

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Palacio Miramar

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa