"Hitz-Enea" erakusketa

10.Jul - 15.Sep

Cód. J20-19

Calculando disponibilidad…

Lista de espera
Fecha pasada

En breve se publicará el programa detallado

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churieneaizeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?

Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegria zinegileak asmatu erakusketa honek.

Horretarako, artistak bidaia bat egin du Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.

Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu.
Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra).

Objetivos

-

Público objetivo al que está dirigida la actividad

  • Público en general
  • Actividad abierta
    • Arte y cultura
  • 10.Jul - 15.Sep
  • Palacio Miramar
  • Euskera

Te puede interesar…