Ikaskuntza Kooperatiboa. Ikasgelarako Proposamen zehatza: IK/KI Programa

Ikaskuntza Kooperatiboa. Ikasgelarako Proposamen zehatza: IK/KI Programa

05.Feb - 04. Mar, 2018 Cód. @7-18

Descripción

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1768170038 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

IRAKASKUNTZAREN METODOLOGIA:

Gai bakoitzak bere atazak ditu:

Dagokion bideo-zatia ikusi.

Testua(k) irakurri.

Foroetan parte hartu eta ekarpenek egin. Gai bakoitzak bere foroa izango du.

Ikastaroa gainditutzat emateko, derrigorrezkoa izango da zabaldutako foro guztietan ekarpen esanguratsuak  egin izana.

Programaren aplikazioaren  simulazioa prestatu.

Aukera duten ikasketariei - batez ere, irakaskuntzan ari direnei- nork bere  ikasgela barruan dinamikaren bat (2. gaia) edo egituraren bat (3. gaia) aplikatzeko proposatuko zaie.

 

Leer más

Objetivos

Egungo Gizarteak Hezkuntzari ezartzen dizkion erronka berriei buruz hausnartzea eta, horien aurrean, kooperazioa, elkarrekintza eta metodologia aktiboa indarrean jartzeko baliabide zehatzak ezagutzea.

 

Ø  Ikaskuntza Kooperatiboa ezagutzea eta metodologia tradizionalarekin alderatzea: etorkizuna Vs iragana.

Ø  Ikaskuntza Kooperatiboa ikasgelan aplikatzeko proposamen bat  taxuz ezagutzea: IK/KI Programa.

IK/KIren baliabideak, aplikazio faseak, txantiloiak, ikasleen taldekatzeko era eta gainerakoen ezagutzea.

 

IK/KI PROGRAMA

 

IK/KI Programa (Ikasteko Kooperatu eta Kooperatzen Ikasi) -edo jatorrizko izenari men eginez, AC/CA: Aprender a Cooperar y Cooperar para Aprender-

VICeko Unibertsitatetik datorkigu, eta Pere Pujolàs eta José Ramón Lago irakasleen gidaritzapean zabalkunde aipagarria izan du hainbat herrialdetan, gurean ere bai. Gure Erkidegoan 200 ikastetxe inguru ari dira programa hau ikasgeletan aplikatzen (Gipuzkoan 100dik gora), Berritzeguneek egindako zabaltze-lan txalogarriari eta paregabeari esker.

 

Ikastaro honen helburu nagusia IK/KI Programa ezagutzea eta aplikazio praktikorako urratsez jabetu araztea da.

 

Aplikazio praktikoari dagokionean, IK/KI Programa benetan praktikoa dela esan behar da: faseak eta urratsak ongi markatuak, kontsulta-materialak, txantiloiak, estekak etab.  Eta, hori, onuragarria da, zeren, ikastaroa amaitzean, ikasketari-irakasleak garbi samar eduki beharko luke zer-nola eta noiz egin behar duen  IK/KI ikastalde batean aplikatzeko.

 

Bada, dena dela,  ikastarotik haratago doan helburua. Hitz gutxi batzuk besterik ez dira behar: ikasleek gehiago eta hobeto ikasi dezatela eta irakasleok gehiago eta hobeto irakats dezagula,  helburu horren markoa eta eremua  ikasleek eskuratu behar duten irteera profila (oinarrizko konpetentzak) izanik.

 

Ez da nolanahiko erronka , baina ezin zaio ezikusiarena egin,  gure gizartearen eskakizun berriei bizkarra ez emateak horren atzetik jarrarazten gaitu abian. Gainera, helburu lorgarria da; frogak bistan daude, sinposioetan eta jardunaldietan erakutsitako han eta hemengo ekintza errealak, esate baterako eta, nola ez, gure eremuan ehunka irakaslek aurrera daramaten hezkuntza-aldaketa ikaskuntza kooperatiboaren eskutik.

 

Erronkak horrek aldaketa eskatzen digu irakasleoi, berrikuntzari begira jartzea eta  metodología eraginkorrak  indarrean jartzea, hain zuzen ere. Ikaskuntza Kooperatiboak, IK/KI Programaren bidez, horixe eskaintzen digu, modu oso eramangarrian, gainera.

Leer más

Programa

05-02-2018 / 11-02-2018

1. Gaia: Justifikazioa eta teoria

Justifikazioa eta oinarri teorikoa • Ikaskuntza Kooperatiboaren aldeko oinarri teorikoa. Autoreak. • Inklusioa du ardatz. • Oinarrizko gaitasunekin duen lotura eta berorien lanketa naturala. Irakaslearen rol berria

12-02-2018 / 18-02-2018

2. Gaia: Kohesioa: Dinamikak Aplikazioa (aukeran)

Ikastaldeko kohesioa lantzeko dinamika kooperatiboen multzoa. IK/KI Programaren A eremua: • Ikastaldearen kohesioa diagnostikatzeko prozedura eta materialak. • Kohesioaren 5 eremuetan esku-hartzeko dinamikak. • Irakasleen hausnarketarako baliabideak (txantiloiak). Aukera izanez gero, era esperimentalean, dinamikaren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da. Horretarako astebeteko tartea utziko da.

19-02-2018 / 25-02-2018

3. Gaia: Kooperazio- baliabideak: Egiturak

Arloetako edukiak lantzeko eta ikasteko, prozedura kooperatiboen sorta (ikasteko kooperatu). IK/KI Programaren B eremua: • Ikasleen lan-taldeak eratzeko irizpideak • Egitura kooperatiboak eta teknika kooperatiboak eduki zehatzak lantzeko eta ikasteko. • Ohiko unitate didaktikoan egitura kooperatiboak txertatzea. Aukera izanez gero, era esperimentalean, egituraren bat ikasgelan aplikatzeko proposatzen da. Horretarako astebeteko tartea utziko da.

26-02-2018 / 04-03-2018

4. Gaia: Kooperatzea, helburu: Talde-Planak

Kooperatzea bera helburu bihurtzea (kooperatzen ikasi). IK/KI Programaren C eremua: • Talde-Planak. • Lan kooperatiboaren ebaluazioa.

05-03-2018 / 11-03-2018

5. Gaia: Berrikuntzarako baldintzak eta ikastetxeko erabaki instituzionalak

IK/KI Programaren eragina ikastetxeko berrikuntza- eta hobekuntza-prozesuetan. • Ikastetxean IK/KI Programa zabaltzeko eta finkatzeko prozedura. • Berrikuntza eramangarria: “Txikitik Handira” • Programaren arrakastarako baldintzak, praktika onak eta gomendioak: “Uneak eta Guneak”. Hobekuntza Planaren, Ikasturteko Planaren eta Berriztatze eta Formazio Proiektuen garrantzia.

Directores

Jose María Arakama Karrera

LASARTEKO BERRITZEGUNEA

Lehen Hezkuntzako maisu 1979z geroztik. Karguak ikastetxean: zuzendari, ikasketa buru, idazkari, zikloko koordinatzaile. Baita ere, hizkuntz normalizaziorako arduradun tekniko (HNAT), IKT teknologia berrietako arduradun, berrikuntza eta prestakuntza proiektuen arduradun. 2007/09/01tik 2017/08/31ra, Lasarteko Berritzeguneko aholkulari. 2017/09/01etik aurrera, Hezkuntza-ikuskari

Ponentes

Pello Agirrezabal Oiarbide

Ane Garate Dorronsoro

Irene Lezea Urrutia

Lasarteko Berritzegunea

Precios matrícula

MatrículaHasta 08-02-2018
80,00 EUR