Desarrollando la creatividad: la revista digital y el cuento

11.Mar - 14.Abr

Cód. @8-19

Calculando disponibilidad…

Puedes elegir entre estas dos opciones para matricularte:

Matrícula online

Descarga el impreso y envía

Lista de espera
Fecha pasada

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea eskatuta dago unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat (ziurtagiri ofiziala) .

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 lan-ordu)

-Hasiera: 2019/03/11 Bukaera: 2019/04/14

  -Tarifa bakarra: 80 euro

  -Hizkuntza ofiziala: euskara eta ingelesa (ingeleseko maila  oinarrizkoarekin  nahikoa da. Komunikazioa elkarren  artean  euskaraz  izango da. Ingelesa, bibliografia ulertzeko, soilik)

Objetivos

 

Proposamen hau gure eguneroko saioetarako baliagarriak izan daitezkeen materialen aurkezpenean datza. Arloenarteko material eleanitzak baliatuz, eguneroko jarduna hobetu nahi dugu eta aldi berean ikasleak motibatu. Horretarako, eguneroko praktikarako eredu izan daitekeen aldizkari digitala aurkeztuko dugu eta proiektu honen oinarrian dauden hausnarketa metodologikoen berri emango dugu. Aldizkariaren atazen artean, ipuinaren ekoizpenean murgilduko gara, ipuinaren egitura eta hainbat ezaugarri tekniko landuz. Baliabide horiek guztiak erabiliz ikasleek beraiek sormena eta autonomia (Dam 1995) lantzea eta garatzea izango da gure helburua eta horretarako estrategiak aurkeztuko dira. Aldizkari digital bat diseinatzeak eskatzen duen koordinazioa aintzat hartuz, irakasleen arteko elkarreragina foroaren bitartez gauzatuko dugu. Irakasleek elkarreraginean oinarritutako proposamenak partekatuko dituzte, hala nola, ikastaroan aurkeztutako estrategiak aplikatuz egingo duten ipuin laburra. Horrez gain, zenbait Europar proiekturen berri emango da, etorkizunean ere modu koordinatuan lan egiteko. Azkenik, materialak eredu moduan hartuz, ikasleek egindako praktika on batzuk aurkeztuko dira.

Helburuak:

Ikasleak motibatu modu dinamiko eta sortzailean lan eginez.

Ikasleari modu autonomoan lan egiteko baliabideak aurkeztu: aldizkaria eta ipuina.

Ikasleei sormena garatzeko baliagarriak diren eredu zehatzak aurkeztu: aldizkarian eta ipuinetan oinarrituz ideiak garatuko dituzte.

Arloenarteko material eleanitzak sortzeko baliabideak eskaini (ataza eleanitzak eta arloartekoak).

Ikasleen eta irakasleen arteko elkarreragina bultzatu taldeetan lan eginez.

Ideiak garatzeko eredu izan daitezkeen praktika onak aurkeztu.

Sormen prozesu baten hasierari ikasleak dion beldurra gainditzeko baliabide jakinak eskaini (paper txuriaren aurrean urratsak eta akordeoia).

 

 

  • Cursos Online
    • Educación
  • 11.Mar - 14.Abr
  • Euskera
    Inglés
  • Validez académica: 30h horas
  • Descargar PDF

Te puede interesar…

Ciclos