10º Congreso Europeo sobre Eficiencia Energética y Sostenibilidad en Arquitectura y Urbanismo (EESAP 10) y 3er Congreso Internacional sobre Construcción Avanzada (CICA 3)

11.Ira - 12.Ira

Kod. A04-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 10. Biltzar Europarrak (EESAP 10), eta Eraikuntza Aurreratuen Hirugarren Biltzar Internazionalak (CICA 3) Trantsizio edo Iragatearen gaia landuko dute. Aurreko bederatzi edizioetan, eraikuntzaren munduaren inguruan suspertzen ari diren gaiak landu dira. Esparru horren garapenak gainerako jardueren bide azeleratu bera jarraituko du, sorpresa handiak ekarriz seguru, internetaren ezusteko sarrera eraldatzaile determinantea eta ondorengo digitalizazio barreiatua izan diren moduan. Urte gutxitan guztia transformatu da; baina zer gertatutako de ondorengo “10”etan. Aktore nagusienen plangintzetan estrategiak aspaldi definitu ziren eta marka berritzaileek gure esparruan etengabeko eragina dute. Horregatik, gure betiko partehartzaileak eta interesa duen oro gonbidatzen dugu gure kongresuaren hamargarren edizio honetan parte hartzera, 2029 ezberdin baten harira proposamenak egitera.

Aurreko urteetan landutako alorrak gogorarazten dizkizuegu, hamargarrena osatzeko azken bat gehituz.

  1. Ingurumenarekiko kontzientzia.
  2. Hiri birgaitzea arkitektura jasangarriaren eta eraginkortasun energetikoaren ikuspuntutik.
  3. Hiri jasangarria eta hirigintza soziala; hiri ekonomia jasangarria
  4. Ekonomia: eraikitako esperientziak – etxebizitza, hirigintza, teknologia –, IKT, monitorizazioa…
  5. Murriztu, Berrerabili, Birziklatu, Birpentsatu.
  6. Lean arkitektura eta hiri plangintza.
  7. Arriskuan dauden hiriak. Erresilientzia eta erredundantzia.
  8. Eraikitako ondarea y jasangarritasuna. Kultura eta hiri jasangarritasuna. Paisaia kulturalak.
  9. Komunitate adimendunak.
  10. Trantsizioa.

Aurreko biltzarretan bezala, kongresuak askotan banatuta agertzen diren bi mundo lotzen ditu. Alde batetik, eta duen izaera akademikoa kontuan hartuta, biltzarra ikasleei, adituei eta ikertzaileei zuzendua dago bereziki. Bestetik, zientzia eta teknikaren zabaltze-eremua eraikuntza berrikuntzetara zabaldu da eta baita enpresa mundura ere, enpresa berrikuntzak indartzeko dauden gizarte beharrei erantzuna emateko, eta era berean, horiek hiritar guztien bizi kalitate maximoa lortzeko bidean jartzeko.

Antolakuntza batzordeak, CAVIAR (UPV/EHU) ikerketa taldeak eta ERAIKUNEk (Euskadiko Eraikuntza Klusterrak) osatua, gaurkotasuna duten eta berritzaileak diren gaiak lantzen dituen antolaketa baten aldeko apustua egin du. Espazioa honetan, horrela, adituek, ikertzaileek, ikasleek eta enpresek ezagutzak elkarbanatu ditzakete eta elkar eragin dezakete hitzaldi magistraletan, mahai-inguruetan, komunikatu libreetan eta berrikuntzarako lankidetza tailerretan (networking). Aipatutako bi biltzarrak paraleloan gauzatuko dira eta programazioaren zati bat eta hitzaldi magistralak elkarbanatuko dituzte. Bestetik, komunikazio saioetan gai zehatzak landuko dituzte eta tailerretan berriz, proiektu konkretuen lankidetza bultzatuko da. Bi biltzarretako komunikazio saioak areto ezberdinetan izango dira eta parte hartzaileek aukeratzeko aukera izango dute.

Helburuak

Lurralde, hiri zein eraikin eredu berrietarako trantsitzio estrategien inguruko eztabaida sortzea, 10 urtera begira, eraikuntzaren industriako arlo ezberdinetan: energia, mugikortasun, manufaktura, gestioa…

Formakuntza, ikerketa eta ekoizpenaren arteko bateratze estrategikoa lortzea.

Eraikuntzaren industria sektoreko eragileak uztartzea hauen lehiakortasuna handitzeko, horretarako experientzia handia exijitzen duten eta eragile hauek jada posizio gailena duten aktibitateetan teknologia berriak aplikatuz eta empresa inguru kolaboratiboak sortuz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Caviar
  • Eraikune
  • Kongresua
    • Arkitektura
    • Energia y ingurumena
    • Iraunkortasuna
    • Klima Aldaketa
  • 11.Ira - 12.Ira
  • Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz Aretoa
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web