10º Encuentro Internacional de Cultura, Comunicación y Desarrollo. Comunicación para la Transformación Social ¿Para qué sirve?

01.Uzt - 03.Uzt

Kod. I05-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gizarte Eraldaketarako tresna gisa oso erabilgarria izanagatik, komunikazioa Garapenerako Lankidetzaren logikatik kanpo utzi ohi da. Gainera, ez da ageri ere pertsonen, planetaren eta garapenaren aldeko munduko ekintza planean, Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritzen dena eta Nazio Batuek 2015ean martxan jarri zutena.

Hedabide konbentzionalek eragin handia dute botere harremanetan, imajinario publikoaren definizioan eta “ezagutzaren transmisioan”. Komunikaziorako eskubidea sustatzeaz gainera, Gizarte Eraldaketarako Komunikazioak ahalegin berezia egiten du giza eta komunitate garapen ekitatibo eta jasangarria bultzatzen, ezagutza sareak sortzen eta gizarte ehuna indartzen. 

Munduko Garapenerako GKEek, teknologia berriez baliatuta, hainbat komunikazio tresna erabiltzen dituzte: irratia, zinea, sare sozialak… eta beren komunitateak eraldatzeko gai izango diren eragile sozialak sortzen dituzte prozesu horretan.

Duela 10 urtetik hona, Kultura Communication Desarrollo KCD ONGD lanean ari da prozesu komunikatiboak sortzen, sustatzen eta bultzatzen, Euskadin, Latinoamerikan eta Afrikan. UPV/EHUrekin elkarlanean antolatutako Kultura, Komunikazio eta Garapenerako 10. Nazioarteko Topaketetan, gonbidatuek honako galdera honi erantzun eta beren esperientziak azalduko dituzte:  Zertarako balio du Gizarte Eraldaketarako Komunikazioak?

Helburuak

Komunikazioa sustatzea Garapen Jasangarrirako estrategia gisa.

Tokiko lana eta lan globala indartzea Gizarte Eraldaketarako Komunikazioaren esparruan.

Esperientziak eta estrategiak trukatzea ikaskuntza partekaturako bide gisa.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Personas interesadas en la Comunicación para la Transformación Social

Kolaboratzaileak

  • Área de Igualdad, Cooperación y Ciudadanía del ayuntamiento de Bilbao
  • Kultura, Communication, Desarrollo KCD ONGD
  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia - Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo
  • Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 01.Uzt - 03.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web