12ª edición del Congreso Europeo sobre Eficiencia Energética y Sostenibilidad en Arquitectura y Urbanismo (EESAP 12) y 5º Congreso Internacional de Construcción Avanzada (CICA 5)

29.Ira - 30.Ira

Kod. Z17-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren hamabigarren Biltzar Europarrak (EESAP 12), eta Eraikuntza Aurreratuen bosgarren Biltzar Internazionalak (CICA 5), berritze boladaren gaia landuko dute. Europako Batzordearen estrategiaren ildotik, helburua izango da eraikinetan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea, berotegi efektuko gasen emisioak murriztea eta digitalizazioa sustatzea, materialak berrerabiliz eta birziklatuz. Nola ari da aldatzen arkitektura eta eraikuntza industria, parke eraikia berritzeko premia larriaren aurrean?

Gure ohiko kolaboratzaileak eta biltzarraren hamabigarren edizioan parte hartu nahi duten guztiak gonbidatzen ditugu beren proposamenak aurkeztera, ezberdinak izango diren 2030. eta 2050. urteei begira. Aurreko edizioetan bezala eta bere alderdi akademikoan oinarrituta, biltzarra bereziki ikasle, profesional eta ikertzaileei zuzenduta dago.

EESAP8/CICA1 ediziotik, zientzia eta teknikaren hedapen eremua eraikuntza berrikuntzara zabaldu da, bai eta enpresa mundura ere, enpresa berrikuntza indartzeko dauden gizarte beharrei erantzuna emateko, eta era berean, herritar guztien bizi kalitate gorena lortzeko bidean jartzeko.

Antolakuntza batzordean, CAVIAR ikerketa taldeak (Bizi Kalitatea Arkitekturan, UPV/EHU) eta ERAIKUNEk (Euskadiko Eraikuntza Klusterra) osatua, gaurkoak eta berritzaileak diren gaiak landu nahi izan dira, beti bezala. Espazio horretan, profesionalek, ikertzaileek, ikasleek eta enpresek elkarrekin jardun eta ezagutzak trukatu ditzakete, hitzaldi magistralak, mahai inguruak, komunikazio libreak eta berrikuntzarako lankidetza tailerrak (networking) biltzen dituen programa baten bidez. Bi biltzarrak paraleloan egingo dira eta programaren zati bat eta hitzaldi magistralak partekatuko dituzte. Bestetik, komunikazio saioetan gai zehatzak landuko dira, eta tailerretan, berriz, lankidetza bultzatuko da proiektu konkretuetan. Komunikazio saioak areto ezberdinetan izango dira eta parte hartzaileek aukeratu dezakete zer saiotan parte hartuko duten.

Gai zerrenda:

  1. Ingurumen kontzientzia. osasuna eta erosotasuna, ekosistemak, kudeaketa
  2. Hiri berroneratze jasangarri eta efizientea
  3. Hiri bizigarria, inklusiboa eta jasangarria
  4. Ekonomia jasangarria: eraikitako esperientziak. Teknologia, monitorizazioa
  5. Murriztu, berrerabili, birziklatu, birpentsatu
  6. Lean/bim architecture and planning
  7. Arriskuan dauden hiriak. Erresilientzia eta erredundantzia
  8. Ondarea eta jasangarritasuna. Eraikinak, hiriak, paisaiak
  9. Smart communities. Teknologia, monitorizazioa, pribatutasuna
  10. Trantsizioa: energia, mugikortasuna, digitalizazioa, materialen erabilera
  11. 4.0 eraikuntza. Digitalizazioa eta prozesu zirkularra
  12. Zura eta material bioinarridunak. Baliabide jasangarria eta berriztagarria

Helburuak

Datozen hamar, hogei eta hogeita hamar urteetan lurralde, hiri eta eraikuntza eredu berriak ezartzeko berrikuntza estrategiei buruz eztabaidatzea, eraikuntza industriaren arlo hauetan: energia, mugikortasuna, manufaktura, kudeaketa...

Prestakuntzaren, ikerketaren eta ekoizpenaren arteko bateratze estrategikoa lortzea.

Eraikuntza industriaren sektoreko eragileak elkartzea teknologia berriak aplikatuz lehiakortasuna areagotzeko, esperientzia, zehatza ez baina zabala bai, behar den jardueretan.

Enpresa ingurune kolaboratiboak sortzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Mundo empresarial

Kolaboratzaileak

  • Grupo de Investigación CAVIAR
  • ERAIKUNE, clúster de la Construcción del País Vasco
  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Arkitektura
    • Iraunkortasuna
    • Zientzia eta teknologia
    • Energia, mugikortasuna eta hiriak
  • 29.Ira - 30.Ira
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web