17th International Symposium of the World Society of Victimology 2021. Victimisation in a digital world: responding to and connecting with victims

06.Eka - 10.Eka

Kod. 008-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Sinposium honek ezagutzak ikuspegi eta diziplina askotatik trukatzeko aukera emango die arlo akademikoan eta ikerketetan diharduten pertsonei eta biktimekin lan egiten duten profesional nahiz boluntarioei, baita politika publikoen kudeatzaileei eta teknikariei ere. Diziplinarteko ikuspegi horren bidez, sinposiumak, delitu eta biktimizazio digitalaren detekzioa, prebentzioa, ikerketa, epaiketa eta erantzun orokorrak aztertu ez ezik, aukera bat eskainiko du ere biktimologiaren gai klasikoak eta garaikideak birpentsatzeko, giza eskubideen askotariko alderdiei erreparatuta. Horregatik, hain zuzen, gai horietan interesa duen pertsona oro ongietorria izango da.

AZPIGAIAK

Biktimologiaren gaur egungo ikuspegiak

  • Biktimizazioari buruzko azalpenak eta teoriak
  • Biktimizazio motak
  • Biktimak eta justizia penaleko prozesua
  • Justizia lehengoratzailea
  • Justizia trantsizionala

Biktimizazio digitaleko ereduak

  • Indarkeria eta sexu biktimizazioaren formak
  • Biktimizazio forma finantzarioak
  • Poli-biktimizazio digitala
  • Zibergerra eta ziberterrorismoa: perspektiba biktimologikoak

Biktimizazio digitalaren eraginak/inpaktua

  • Eragin emozionala/psikologikoa
  • Trauma, biktimizazio digitalean
  • Trauma, terrorismo digitalaren biktimengan
  • Finantza eta gizarte eragina

Ikerketa, teoria eta praktika aro digitalean

  • Biktimologiako perspektiba teorikoak
  • Biktimologiako ikerketa metodologiak
  • Biktimologia ikertzeko ikuspegi teknologikoak

Justizia penala eta biktimizazioari (digitala) emandako erantzun juridikoak

  • Ziberkriminaltasunaren ikerketa
  • Delitu digitalei aurre egiten
  • Delituei emandako erantzun digitalak
  • Gogoeta etikoak, arlo digitalean pribatutasuna zaintzeari begira

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiago: gemmamaria.varona@ehu.eus

Matrikula prezioak

Helburuak

Biktimei eragiten dieten alderdi guztien ezagutza zientifikoan aurrera egitea (alderdi psikologikoak, medikoak, juridikoak, soziologikoak, etab.).

Esku-hartze programak diseinatzea, biktimei ematen zaien laguntza eta tratua hobetzen laguntzeko.

Administrazio eskudunei aholkularitza eskaintzea eta biktimei zuzendutako babes, aholkularitza eta laguntza politikak garatzen laguntzea.

Biktimologia arloko ikerketarekin edo lanbide jarduerarekin zerikusia duten esparruetako profesionalen arteko bilera zientifikoak antolatzea.

Unibertsitateekin lankidetzan, biktimei aholkularitza eta laguntza emateaz arduratzen diren profesionalak prestatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Activistas, gestores y técnicos de políticas públicas

Kolaboratzaileak

  • Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza
  • Sociedad Mundial de Victimología
  • Ayuntamiento de Donostia / San Sebastián
  • Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Kongresua
    • Kriminologia
    • Zuzenbidea
  • 06.Eka - 10.Eka
  • Kursaal
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 40 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...