17th International Symposium of the World Society of Victimology 2022. Biktimizazioa mundu digital batean: biktimei erantzuten eta haiekin konektatzen

05.Eka - 09.Eka

Kod. 022-22

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Sinposium honek ezagutzak ikuspegi eta diziplina askotatik trukatzeko aukera emango die arlo akademikoan eta ikerketetan diharduten pertsonei eta biktimekin lan egiten duten profesional nahiz boluntarioei, baita politika publikoen kudeatzaileei eta teknikariei ere. Diziplinarteko ikuspegi horren bidez, sinposiumak, delitu eta biktimizazio digitalaren detekzioa, prebentzioa, ikerketa, epaiketa eta erantzun orokorrak aztertu ez ezik, aukera bat eskainiko du ere biktimologiaren gai klasikoak eta garaikideak birpentsatzeko, giza eskubideen askotariko alderdiei erreparatuta. Horregatik, hain zuzen, gai horietan interesa duen pertsona oro ongietorria izango da.

AZPIGAIAK

Biktimologiaren gaur egungo ikuspegiak

  • Biktimizazioari buruzko azalpenak eta teoriak
  • Biktimizazio motak
  • Biktimak eta justizia penaleko prozesua
  • Justizia lehengoratzailea
  • Justizia trantsizionala

Biktimizazio digitaleko ereduak

  • Indarkeria eta sexu biktimizazioaren formak
  • Biktimizazio forma finantzarioak
  • Poli-biktimizazio digitala
  • Zibergerra eta ziberterrorismoa: perspektiba biktimologikoak

Biktimizazio digitalaren eraginak/inpaktua

  • Eragin emozionala/psikologikoa
  • Trauma, biktimizazio digitalean
  • Trauma, terrorismo digitalaren biktimengan
  • Finantza eta gizarte eragina

Ikerketa, teoria eta praktika aro digitalean

  • Biktimologiako perspektiba teorikoak
  • Biktimologiako ikerketa metodologiak
  • Biktimologia ikertzeko ikuspegi teknologikoak

Justizia penala eta biktimizazioari (digitala) emandako erantzun juridikoak

  • Ziberkriminaltasunaren ikerketa
  • Delitu digitalei aurre egiten
  • Delituei emandako erantzun digitalak
  • Gogoeta etikoak, arlo digitalean pribatutasuna zaintzeari begira

 

Proposamenak egiteko jarraibide garrantzitsuak. Irakurri zure proposamena bidali aurretik. Deskargatu HEMENProposamenak bidaltzeko amaiera epea martxoak 31arte

KOMUNIKAZIO, POSTER EDO TAILER PROPOSAMENAK

 

EGITARAU SOZIALA

1. VIDA ERAKUSKETA. San Telmo Museoa. 2022ko apirilaren 8tik ekainaren 12ra. 

Doaniko sarrera. Edozein adinetako ikasleentzako doako bisita gidatuak.

2. Carlos Santamaría Zentroan (UPV/EHU), doako eta herritar guztiei irekitako beste kultur jarduera batzuk:

- Sinposioan zehar: "Un secreto a voces: victimización sexual" argazki-erakusketa.

- Egunero, arratsaldeko azken orduan, emanaldi artistiko edo ikus-entzunezko bat, eta ondoren, publikoarekin eztabaida bat: genero indarkeriari buruzko musika errestauratiboa; Adiorik gabe/Terrorismoaren biktimei eta indarkeria politikoari buruzko Adiorik gabe/Sin adiós/Without goodbye; Genero-indarkeriaren biktimentzako emantzipazioa dantza flamenkoaren bidez; eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruzko dokumental bat.

3. ERAKUNDEETARA BISITAK eta ibilbide esanguratsuak. Ekainaren 7an

Izena emateko hurrenkeraren arabera, honako zerbitzu hauetako landa-bisitetan izena eman ahal izango da: biktimei laguntzeko zerbitzuak, justizia errestauratiboa, polizia-etxeak, memorialak, hiriko ibilbide esanguratsuak, eta abar.

Helburuak

1 Biktimei eragiten dieten alderdi guztien ezagutza zientifikoan aurrera egitea (alderdi psikologikoak, medikoak, juridikoak, soziologikoak, etab.).

2 Esku-hartze programak diseinatzea, biktimei ematen zaien laguntza eta tratua hobetzen laguntzeko.

3 Administrazio eskudunei aholkularitza eskaintzea eta biktimei zuzendutako babes, aholkularitza eta laguntza politikak garatzen laguntzea.

4 Biktimologia arloko ikerketarekin edo lanbide jarduerarekin zerikusia duten esparruetako profesionalen arteko bilera zientifikoak antolatzea.

5 Unibertsitateekin lankidetzan, biktimei aholkularitza eta laguntza emateaz arduratzen diren profesionalak prestatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Aktibistak, politika publikoetako kudeatzaileak eta teknikariak

Kolaboratzaileak

  • Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza
  • Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ayuntamiento de Donostia / San Sebastián
  • Sociedad Mundial de Victimología
  • Sociedad Vasca de Victimología
  • Instituto Vasco de Criminología
  • Workshop
    • Kriminologia / Zuzenbidea
  • 05.Eka - 09.Eka
  • Kursaal
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 50 ordu
  • Web