2016ko Egitaraua

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak, jorratzen dituen esparruen aniztasunak bereziki markatuta ospatuko du bere XXXV. edizioa. Urtero legez, aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremua eskaintzen dute Ikastaroek.

Edizio honetan, Donostiaren Europako Kulturaren Hiriburutzaren ospakizunarekin bat egiten dute Uda Ikastaroek, bizikidetza, elkarren arteko ulertze, giza eskubide, aniztasun, iraunkortasun eta ongizateari buruzko eztabaida eta analisirako eremu bat eskainiz.

 

Edizio honetako programa jasotzen duen liburuxka goiko irudia klikatuz jeitsi dezakezu. Liburuxka hau Apirilaren 16an editatu da eta aldaketak egon daitezke, beraz, mesedez begiratu ekintza bakoitzaren programa azken bertsioa ikusteko.

Bilatzailera joan

Jarduera motaren arabera

Ziklo ezberdinetan barne hartutako ikastaroek, tailerrek, eskolek, jardunaldi profesionalek eta biltzarrek osatzen dute egitaraua. Jarraian, horien zerrenda aurkeztuko da:

Ikastaroak

Ikastaroak egitarauaren muina izan dira beti, eta ezagutzetan sakondu edota horiek areagotzera zuzenduta, prestakuntza jarduera bat dira.

Ikastaroak ikusi

Tailerrak

Tailerrak ezagutza tazitu eta eskumen praktikoak bereganatzera zuzenduta daude. Bereziki, sormen, hobekuntza eta teknika instrumentalei lotutako gaien inguruan ikasteko balio dute.

Tailerrak ikusi

Eskolak

“Udako Eskolak” prestakuntza espezializatuko jarduera ildoa dira, eta epe ertainean irauteko helburuarekin, urtero aukeratutako gaiaren alderdiak jorratzen dituzte. Gizarte eragile baten (Enpresa, Fundazioa, Elkartea…) edo eragile zientifiko edo akademiko baten laguntzaz antolatzen dira, erreferentziazko prestakuntzari buruzko programak lortze aldera. Bere kalitateagatik eta bertaratzen direnak elkarren segidako edizioetara etortzeko asmoagatik bereizten dira.

Eskolak ikusi

Jardunaldi profesionalak

Sektore profesionalekin lotutako eduki berezien tratamendura zuzenduta daude jardunaldi profesionalak. Elkarte Profesional, Enpresa, Elkargo Profesional eta bestelako Erakundeekin elkarlanean antolatzen dira.

Jardunaldi profesionalak ikusi

Biltzarrak

Ikerlanak, teoriak, esperientziak, “Know-how” delakoak garatu eta aurkeztea dute xede Biltzarrek. Elkarte Zientifiko edo Profesionalekin elkarlanean antolatzen dira.

Biltzarrak ikusi

Jarduera irekiak

Udan zehar, publiko orokorrari irekitako eta ikasgeletan garatzen diren jardueretako bati zuzendutako jarduerez osatzen da eskaintza. Doakoak dira.

Jarduera irekiak ikusi

Online ikastaroak

Online ikastaroen programazioa aurreko edizioetako presentziazko uda ikastaroez osatuta egongo da, online metodologiari egokituta, edo online emateko apropos diseinatutako ikastaroez.

Online ikastaroak ikusi

Streamingeko jarduerak

Uda Ikastaroek doako jarduerak eskainiko dituzte streaming bidez, zuzenean. Gainera, grabatutako ikastaroak streming bidez eta ordainduta emateko aukera aztertzen ari gara.

 

Zikloka

Egitarauko jarduerak zikloka antolatuta daude:

Gaikako zikloak:

Zientzia eta teknologia

Informazioaren eta komunikazioaren zientziak

Osasunaren zientziak

Kultura eta historia

Kirola

Zuzenbidea eta kriminologia

Ekonomia eta enpresa

Hezkuntza

Bizitzaren bidaia

Energia eta ingurumena

Euroerregioa

Atzerritarrentzako hizkuntzak

Linguistika eta literatura

Nutrizioa

Psikologia

Gizartea eta gizarte zientziak

Basque Yourself

DSS2016

 

Zeharkako zikloak:

1."Ikastaroak guztientzat"

Hiritar guztiei zuzenduta daude eta gai zabal eta anitzak hartzen dituzte. Ikastaro hauetan, matrikula murriztua eskaintzen da (%50 05/31ra arte eta %35 ekainaren 1etik aurrera) Donostiako Kultura txartela (DK) edo liburutegiko edo dagokion kultura etxeko bazkide txartela aurkeztuta.

Ikastaroak ikusi

 

2."Irakasteko ikasten" programa. EAEko Irakaskuntza profesionalei zuzendutako zikloa

Ziklo hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean prestatu da. Ziklo honetako ikastaro guztiak -162 Kodea duen ikastaroa izan ezik-, homologatuko dira, horietara joaten diren irakasleek dagokion ziurtapena izan dezaten.

Uda Ikastaroek matrikula murriztuak (%50 05/31ra arte eta %35 ekainaren 1etik aurrera) eskaintzen dizkie EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasleei, egitaraua osatzen duten ikastaroetarako.

2016-2017ko Prest_gara Planeko prestakuntza eskaintzan sartuko diren ikastaroen erabakia maiatzean aterako da.

APE Ikastaroak ikusi

Prest Gara Ikastaroak ikusi

 

3.Osakidetzako profesionalak

Aurtengo egitarautik, “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloa osatzen duten hainbat ikastaro aukeratu dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean prestatu da ziklo hau. Matrikula murriztuak (%75eko deskontua tarifaren gainean) eskaintzen ditu eta bereziki osasuneko profesionalen prestakuntza hobetu eta eguneratzera zuzenduta dago.

Osakidetzako profesionalentzako ikastaroak ikusi