Matrikula Murrizketak

Uda Ikastaroetako jarduera guztietan aplikatuko dira.

Salbuespenak:

  • Kongresuak
  • Jardunaldi Profesionalak
  • Eskola hauetan: 200, 330, 346, 140, 362
  • Ikastaroak: 191 eta 350 izan ezik

Honako hauek eskatu ahal izango dute matrikula murriztua:

  • Ikasleek
  • Langabetuek
  • Jubilatuek
  • UPV/EHUko IIP, AZL eta Ikasleen praktika programen erakunde laguntzaile irakasleak (ohiko laguntzaileak ere)
  • ehualumni sarean inskribatuta dauden UPV/EHUko ikasle ohiak.

Kasuan-kasuan aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikasle, langabetu, jubilatu edo UPV/EHUko profesionala izatearen ziurtagiria.

 

"Irakasteko ikasten" udako egitaraua

EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasleei zuzendutako programa.

Murrizpenak: %50, 05/31ra arte eta %35, ekainaren 1etik aurrera

 2016-2017ko Prest_gara Planeko prestakuntza eskaintzan sartuko diren ikastaroen erabakia maiatzean aterako da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Ikastetxeak zigilatu eta sinatutako agiria. (Bete tarifa aukeratu atala, inprimatu, zigilatu eta sinatu eta igo plataformara).

Akreditazio dokumentua

 

“Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” programa

Osakidetzako profesionalei zuzendutako programa

Murrizketak: %75 matrikularen (matrikula goiztiarra) gainean

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Osakidetzako profesionalentzako zerbitzu antolakundeko langileen zuzendaritzak zigilatu eta sinatutako agiria. Bete tarifa aukeratu atala, inprimatu, zigilatu eta sinatu eta igo plataformara.

Akreditazio dokumentua

 

“Ikastaroak guztientzat” programa

%50, 05/31ra arte eta %35, ekainaren 1etik aurrera

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Donostia Kultura txartela edo Euskadiko liburutegietako edo kultura etxeetako bazkide izatearen ziurtagiria.

 

Kategoria orokorreko familia ugaria

%50, 05/31ra arte eta %35, ekainaren 1etik aurrera

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Bakoitzari dagokion lurraldeko Aldundiak eman eta familia ugariaren izaera jasotzen duen titulua, kategoria adieraziz.

 

Salbuespenak

Pertsona interesatuek dagokion egoeran egon beharko dute matrikula egiterakoan eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Data horretan, aitorpena izapidetzen egongo balitz, aitortzeko edo berrikusteko eskabidearen kopia konpultsatu bidez egiaztatuko da.

Era berean, administrazio egoitza edo errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta horretan 2016ko urtarrilaren 1ean etxean bizi ziren pertsona guztiak jasoko dira.

 

Kategoria bereziko familia ugaria

Erabateko salbuespena (20 €ko kudeaketa gastuak izan ezik)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Bakoitzari dagokion lurraldeko Aldundiak eman eta familia ugariaren izaera jasotzen duen titulua, kategoria adieraziz.

 

Minusbaliotasuna duten pertsonak

Erabateko salbuespena (20 €ko kudeaketa gastuak izan ezik) %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten ikasleentzat eta bere familian, hau da, aita, ama edo anai-arreben eta familian legez hartuta daudenen artean %65eko edo hortik gorako minusbaliotasuna duen kideren bat duten ikasleentzat, baldin eta horiek guztiak etxebizitza berean erroldatuta badaude.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Administrazio eskudunak minusbaliotasun mailari buruz emandako erabakia.

Administrazio egoitza edo errolda ziurtagiria.

 

Terrorismoaren biktimak

Erabateko salbuespena (20 €ko kudeaketa gastuak izan ezik) ekintza terrorista bateko biktimentzat, bere senar edo emaztearentzat, seme-alabentzat edo horiek legez hartutakoentzat.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programari atxikitzeko erabakia.

Administrazio egoitza edo errolda ziurtagiria.

 

Genero indarkeria

Erabateko salbuespena (20 €ko kudeaketa gastuak izan ezik) genero indarkeriaren biktimentzat eta bere kargura dituzten eta eurekin bizi diren 25 urtetik beherako seme-alabentzat, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Genero indarkeriaren biktima izatearen ebazpen judiziala edo biktimaren alde eman eta indarrean dagoen babes agindua edo Ministerio Fiskalaren txostena, non babes agindua eman baino lehen interesatua genero indarkeriaren biktima dela dioten seinaleak daudela adieraziko den.

Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza eduki edo erroldatuta egotearen ziurtagiria.