Matrikulatu

Nork eman dezake izena:

  • 18 urtetik gorako edozein pertsonek. 
  • Adin txikikoak kasuan kasu onartuko dira.
  • Izen ematea pertsonala eta besterenezina da. Izena ematen duen pertsona agertu behar da ikastaroan, ezin du beste inork bere postua hartu.

Matrikula nola egin:

Uda Ikastaroetan izena emateko bi modu dituzu, aukera ezazu zuretzat egokiena dena.

1.- Online:

  • Gure web gunean interesatzen zaizun ikastaroan sartu eta sakatu "Informazio gehiago", bertan "Matrikula online" aukeratu eta jarraitu pausoak.
  • Edo,  esteka hau jarraituz https://admin.uik.eus/matriculation/eu matrikula orokorra eskura ahal izango duzu.
  • Matrikula burutu 5 pausoak jarrituz.

Erregistratuta bazaude jo ezazu zure gune pribatura zure helbide elektronikoa eta zuk asmatutako pasahitza sartuz. (Behin erregistratuta ez da sekula berriz egin behar, beraz, gogoratu jarri zenuen posta elektronikoa eta pasahitza. Ez baduzu gogoratzen sakatu "Pasahitza lortu")

Erregistratuta EZ bazaude, erregistratu behar zara erabiltzaile berri bat sortuz. Horretarako zure helbide elektronikoa eta zuk asmatutako pasahitza sartu. (Behin erregistratuta ez da sekula berriz egin behar)

2.- Matrikula inprimakia betez:

Modu hau aukeratuz gero matrikula bete beharko duzu eta Uda Ikastaroetako Idazkaritzara helarazi.

PDF-a eskuratu

  • Emailez:  mezu bati erantsita uik@uik.eus
  • Postaz: Uda Ikastaroak. Miramar Jauregia. Mirakontxa 48. 20007. DONOSTIA
  • Bulegoetara bertaratuz:

Egoitza

Helbidea

Ordutegia

Miramar Jauregia  

Mirakontxa,48

20007. DONOSTIA     

Astelehenetik ostegunera: 8:30tatik 16:30 arte

Ostirala: 8:30tatik 16:30 arte

Bizkaia Aretoa

Abandoibarra Etorbidea, 3

48009. BILBAO

Astelehenetik ostiralera: 9:00tatik 15:00 arte

Edukiera

  • Ikastaroek ikasle kopuru mugatua daukate.
  • Izena emate hurrenkera jarraituko da lekua emateko.
  • Edukiera osatuz gero izena eman dezakezu itxaron zerrendan eta matrikula berriro zabalduko balitz, mezu bat bidaliko genizuke