2018ko Egitaraua

    

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak bere XXXVII edizioa ospatzen du 2018an. Aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremua eskaintzen dute Ikastaroek.

Aurrez aurreko jarduerek maiatzetik urrira arte iraungo dute. Urte guztian zehar online Ikastaroen programa eskaintzen da.

Apirilaren 12 an ireki da aurrez aurreko ikastaroentzat matrikula egiteko epea, maiatzaren 31ra arte murriztua izango delarik.

​Egitaraua ikusteko:

Bilatzailera joan

Asteko programazioa

Programek aldaketak jasan ditzaketenez web gunea kontsultatzea gomendatzen da, non informazioa eguneratzen den.

Jarduerak irizpide desberdinen bitartez sailkatzen dira:

Jarduera motaren arabera

Ziklo ezberdinetan barne hartutako ikastaroek, tailerrek, eskolek, jardunaldi profesionalek eta biltzarrek osatzen dute egitaraua. Jarraian, horien zerrenda aurkeztuko da:

Ikastaroak

Ikastaroak egitarauaren muina izan dira beti, eta ezagutzetan sakondu edota horiek areagotzera zuzenduta, prestakuntza jarduera bat dira.

Ikastaroak ikusi

Tailerrak

Tailerrak ezagutza tazitu eta eskumen praktikoak bereganatzera zuzenduta daude. Bereziki, sormen, hobekuntza eta teknika instrumentalei lotutako gaien inguruan ikasteko balio dute.

Tailerrak ikusi

Eskolak

“Udako Eskolak” prestakuntza espezializatuko jarduera ildoa dira, eta epe ertainean irauteko helburuarekin, urtero aukeratutako gaiaren alderdiak jorratzen dituzte. Gizarte eragile baten (Enpresa, Fundazioa, Elkartea…) edo eragile zientifiko edo akademiko baten laguntzaz antolatzen dira, erreferentziazko prestakuntzari buruzko programak lortze aldera. Bere kalitateagatik eta bertaratzen direnak elkarren segidako edizioetara etortzeko asmoagatik bereizten dira.

Eskolak ikusi

Jardunaldi profesionalak

Sektore profesionalekin lotutako eduki berezien tratamendura zuzenduta daude jardunaldi profesionalak. Elkarte Profesional, Enpresa, Elkargo Profesional eta bestelako Erakundeekin elkarlanean antolatzen dira.

Jardunaldi profesionalak ikusi

Kongresuak

Ikerlanak, teoriak, esperientziak, “Know-how” delakoak garatu eta aurkeztea dute xede Biltzarrek. Elkarte Zientifiko edo Profesionalekin elkarlanean antolatzen dira.

Biltzarrak ikusi

Jarduera irekiak

Udan zehar, publiko orokorrari zuzendutako jarduerekin osatzen da eskaintza. Egintza hauek ikasgeletan garatutako jarduerekin loturik daude. Doakoak dira.

Jarduera irekiak ikusi

Online ikastaroak

Online ikastaroen programazioa aurreko edizioetako presentziazko uda ikastaroez osatuta egongo da, online metodologiari egokituta, edo online emateko apropos diseinatutako ikastaroez.

Online ikastaroak ikusi

Zikloka

Egitarauko jarduerak zikloka antolatuta daude:

Gaikako zikloak:

Zeharkako zikloak:

  • "Ikastaroak guztientzat"

Hiritar guztiei zuzenduta daude eta gai zabal eta anitzak hartzen dituzte. Ikastaro hauetan, matrikula murriztua eskaintzen da (%50 maiatzak 31 arte)  liburutegiko edo dagokion kultura etxeko bazkide txartela aurkeztuta.

Ikastaroak guztiontzat ikusi

  • "Irakasteko ikasten" programa. EAEko Irakaskuntzako profesionalei zuzendutako zikloa

Ziklo hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean prestatu da. Ziklo honetako ikastaro guztiak homologatuko dira, horietara joaten diren irakasleek dagokien ziurtapena izan dezaten.

Uda Ikastaroek matrikula murriztuak (%50 maiatzak 31 arte eta %35 ekainaren 1etik aurrera) eskaintzen dizkie EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketeko irakasleei, egitaraua osatzen duten ikastaroetarako.

APE Ikastaroak ikusi       APE akreditazio dokumentua

Bestalde, “Irakasteko ikasten” Zikloa osatzen duten ikastaro batzuk, Prest_Gara Planaren parte dira gainera. Bilatzailean Prest_Gara programara aurkeztuko diren jarduerak aukeratu daitezke. Prest_Gara programan sartuko direnak erabaki bezain laster, honen berri emango da.

  • "Osasuna, pertsonekiko konpromisoa" 

Urteko egitarautik, “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloa osatzeko hainbat ikastaro aukeratzen dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean prestatu ohi da ziklo hau. Matrikula murriztua (%75eko deskontua tarifaren gainean) izango dute EAEko osasun publiko arloko profesionalek. Prestakuntza hobetu eta eguneratzera zuzenduta dago zikloa.

Osasun ikastaroak ikusi