Itzultze politika

Uda Ikastaroen antolakundeak beretzat gordetzen du edozein jarduera bertan behera uzteko eskubidea jardueraren data baino 10 egun lehenago, baldin eta gutxieneko ikasle kopurura heltzen ez bada.

Honako kasuetan matrikulagatik ordaindutakoa itzuliko da.

Matrikularen ordainketa banku transferentzia bidez egin bada, kontu bat eman beharko da diru itzulketa egin ahal izateko. Hilabete bateko epea dago informazio hau antolakuntzari helarazteko.

 

Ikasleak matrikula ezeztatuz gero:


  • Jardueraren hasiera egunaren aurreko 15 egun arte: ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, kudeaketa gastuen (10€) izan ezik.
  • Jardueraren hasieraren egunaren aurreko 15 egun baino gutxiago: ez da ezer itzuliko, justifikatutako arrazoia ez bada (bertaratzea ezintzen duen egiaztatutako istripu edo gaixotasun larria).
  • Bere ezeztatze politikak dituzten jarduerak kontsultatu.

​Matrikula bertan behera uzteko sartu gune pertsonalean eta jarraitu pausu hauek:

  1. ​Joan "Ikaslea naiz" atalera
  2. Sakatu "Nire matrikulak" eta aukeratu ikastaroa
  3. Ikastaroaren lerroan "Xehetasun gehiago ikusi" sakatu
  4. "Eskabideak/Baliogabetzeak" ikusiko duzu eta bertan baliogabetu dezakezu

 

Ikasleak alojamendua ezeztatuz gero:


Alojamendu bakoitzaren web gunea ikusi.