Matrikula Murrizketak

Uda Ikastaroak maiatzak 31 baino lehen egindako matrikuletan murrizpenak eskaintzen ditu Ikastaroetan, Tailerretan eta Eskoletan.

Murrizketa nola eskatu aukeratutako matrikula motaren arabera:

  • online matrikula: matrikula murriztua aukeratuz "dokumentazioa" / "artxiboa aukeratu" koadroa irekiko da. Dagokion dokumentazioa igo eta gero jarraitu matrikula eskaera burutu arte. Uda Ikastaroak Fundazioak igotako dokumentazioa balioztatu behar du Matrikula behin betikoa izan dadin.
  • PDFa erabiliz: murrizpena izateko dagokion dokumentua erantsi behar da eta Uda Ikastaro idazkaritzara helarazi emailez edo posta arruntaz.

Murrizketak honela antolatzen dira:

Ikastaroaren egun kopurua Matrikula murriztua gizataldeentzat
maiatzaren 31 arte (%50)
1 20€
2 35€
3 48€
4 60€
5

73€

Kogresuak eta Jardunaldi Profesionalek ez dute murriztapenik. Beste jarduera batzuek ere prezio bereziak dituzte, beraz, web gunean bakoitzaren informazioa ikusi.

​Murrizketa orokorrak gizataldeentzat:

Honako gizataldeek eskatu ahal izango dute matrikula murriztua

  • Ikasleak
  • Langabetuak
  • Jubilatuak
  • IIP, AZL eta UPV/EHUko ikasleen praktiken programen erakunde kolabaratzaileetako irakasleak (ohiko kolaboratzaileak barne)
  • ehualumni sarean inskribatuta dauden UPV/EHUko ikasle ohiak.
  • Kategoria orokorreko familia ugariak
  • Izena ematean, matrikula murriztua aukeratuz gero kasu bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da murriztapena lortzeko.
Gizataldea Aurkeztu beharrezko dokumentazioa
Ikasleak Ikasle txartela edo egiten ari den ikasketaren matrikularen kopia bat
Langabetuak DARDE (Lanbide txartela)
Jubilatuak NAN

ehualumni sarean inskribatuta dauden UPV/EHUko ikasle ohiak

Partaidearen ziurtagiria: ehualumni naiz/ nire ehualumniko akreditzaioa

Kategoria orokorreko familia ugariak

Bere lurraldeko Aldundiak igorritako familia ugariaren egoera eta honen maila jasotzen duen ziurtagiria 

IIP, AZL eta UPV/EHUko ikasleen praktiken programen erakunde kolabaratzaileetako irakasleak (ohiko kolaboratzaileak barne)

UPV/EHUko profesionala izatearen ziurtagiria

"Ikastaroak guztientzat" programa

Maiatzak 31 arte: %50eko beherapena "Ikastaroak guztientzat" programa osatzen duten jardueretan.

Gai ezberdin ugari jorratzen dituen programa da, interesa duen edozein pertsonari zuzenduta.

Programa Aurkeztu beharreko dokumentazioa
"Ikastaroak guztientzat"

EAEko edozein Kultur etxeko edo liburutegiko bazkide txartela