Itzultze politika

Uda Ikastaroen antolakundeak beretzat gordetzen du edozein jarduera bertan behera uzteko eskubidea jardueraren data baino 10 egun lehenago, baldin eta gutxieneko ikasle kopurura heltzen ez bada. Honako kasuetan matrikulagatik ordaindutakoa itzuliko da.

Matrikularen ordainketa banku transferentzia bidez egin bada, kontu bat eman beharko da diru itzulketa egin ahal izateko. Hilabete bateko epea dago informazio hau antolakuntzari helarazteko.

Ikasleak matrikula ezeztatuz gero

​Matrikula bertan behera uzteko sartu gune pertsonalean eta jarraitu pausu hauek:

  1. ​Joan "Ikaslea naiz" atalera
  2. Sakatu "Nire matrikulak" eta aukeratu ikastaroa
  3. Ikastaroaren lerroan "Xehetasun gehiago ikusi" sakatu
  4. "Eskabideak/Baliogabetzeak" ikusiko duzu eta bertan baliogabetu dezakezu

Ikastaroak, Tailerrak, Eskolak eta Jarduera profesionalak diren jardueretan:

  • Jardueraren hasiera egunaren aurreko 15 egun arte: ordaindutako zenbatekoa itzuliko da, kudeaketa gastuen (10€) izan ezik.
  • Jardueraren hasieraren egunaren aurreko 15 egun baino gutxiago: ez da ezer itzuliko, justifikatutako arrazoia ez bada (bertaratzea ezintzen duen egiaztatutako istripu edo gaixotasun larria).
  • Bere ezeztatze politikak dituzten jarduerak kontsultatu.

Kongresuetan:

Kongresuaren baliogabetze politika zehazten ez den kasuetan lehen aipatutako araua ezarriko da.

Online Ikastaroetan:

  • Matrikula aldaketak ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago onartuko dira. Hortik aurrera, ez da aldaketarik egingo.
  • Baliogabetzeak: Ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago gutxienez baliogabetu ahal izango duzu plataformako zure ikasle espazioaren bidez. Matrikula ordaintzeko egindako diru-sarrera itzuliko zaizu kudeaketa-gastuetarako 10€ izan ezik.
  • Ikastaroa hasi ondoren baliogabetzeak ez dira onartuko.

Ikasleak alojamendua ezeztatuz gero

Alojamendu bakoitzaren web gunea ikusi.