Matrikula Murrizketak

Uda Ikastaroak Fundazioa murriztapen desberdinak eskaintzen ditu ikastaroetako tarifa orokorraren gainean. Murrizketa nola eskatu aukeratutako matrikula motaren arabera:

  • Online matrikula: matrikula murriztua aukeratuz "dokumentazioa" / "artxiboa aukeratu" koadroa irekiko da. Dagokion dokumentazioa igo eta gero jarraitu matrikula eskaera burutu arte. Uda Ikastaroak Fundazioak igotako dokumentazioa balioztatu behar du matrikula behin betikoa izan dadin.
  • Matrikula PDF erabiliz: murrizpena izateko dagokion dokumentua erantsi behar da eta Uda Ikastaro idazkaritzara helarazi emailez edo posta arruntaz, "Matrikula nola egin" azaltzen den moduan.

Murrizketak honela antolatzen dira:

Bi modalitate daude:

  • Murrizketa orokorrak gizataldeentzat: maiatzaren 31ra arte jarduera guztietan matrikula murriztua.
  • "Ikastaroak guztientzat" programa: matrikula murriztua EAEko edozein kultur etxeko edo liburutegiko bazkideentzat.

 

1.- Matrikula murriztua gizataldeentzat:

Uda Ikastaroak maiatzak 31 baino lehen egindako matrikuletan murrizpenak eskaintzen ditu Ikastaroetan, Tailerretan eta Eskoletan. Kongresuak eta Jardunaldi Profesionalek ez dute murriztapenik. Beste jarduera batzuek ere prezio bereziak dituzte, beraz, web gunean bakoitzaren informazioa ikusi.

IKASTAROEN EGUN KOPURUA MAIATZAREN 31 ARTE
1 20€
2 35€
3 48€
4 60€
5 73€

Honako gizataldeek eskatu ahal izango dute matrikula murriztua​. Izena ematean, matrikula murriztua aukeratuz gero kasu bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da murriztapena lortzeko:

Gizataldea Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ikasleak Ikasle txartela edo egiten ari den ikasketaren matrikularen kopia bat
Langabetuak DARDE (Lanbide txartela)
Jubilatuak NAN
ehualumni sarean inskribatuta dauden UPV/EHUko ikasle ohiak Partaidearen ziurtagiria: ehualumni naiz/ nire ehualumniko akreditzaioa
Kategoria orokorreko familia ugariak Bere lurraldeko Aldundiak igorritako familia ugariaren egoera eta honen maila jasotzen duen ziurtagiria
IIP, AZL eta UPV/EHUko ikasleen praktiken programen erakunde kolabaratzaileetako irakasleak (ohiko kolaboratzaileak barne) UPV/EHUko profesionala izatearen ziurtagiria

 

2.- "Ikastaroak guztientzat" Programa:

Maiatzak 31 arte %50eko beherapena "Ikastaroak guztientzat" programa osatzen duten jardueretan. Gai ezberdin ugari jorratzen dituen programa da, interesa duen edozein pertsonari zuzenduta.

Programa Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ikastaroak guztientzat EAEko edozein Kultur etxeko edo liburutegiko bazkide txartela