Matrikula nola egin

Nork eman dezake izena

  • 18 urtetik gorako edozein pertsonak. 
  • Adin txikikoak kasuan kasu onartuko dira.
  • Izen ematea pertsonala eta besterenezina da. Izena ematen duen pertsona agertu behar da ikastaroan, ezin du beste inork bere postua hartu.

Matrikula nola egin

Uda Ikastaroetan izena emateko bi modu dituzu, aukera ezazu zuretzat egokiena dena:

1.- Online:

  • Gure web gunean interesatzen zaizun ikastaroan sartu eta sakatu "Informazio gehiago", bertan "Matrikula online" aukeratu eta jarraitu pausoak.
  • Edo, esteka hau jarraituz https://admin.uik.eus/matriculation/eu matrikula orokorra eskura ahal izango duzu. Matrikula burutu bost pausoak jarrituz.

Erregistratuta bazaude jo ezazu zure gune pribatura zure helbide elektronikoa eta zuk asmatutako pasahitza sartuz (Behin erregistratuta ez da sekula berriz egin behar, beraz, gogoratu jarri zenuen posta elektronikoa eta pasahitza. Ez baduzu gogoratzen sakatu "Pasahitza lortu").

Erregistratuta EZ bazaude, erregistratu behar zara erabiltzaile berri bat sortuz. Horretarako zure helbide elektronikoa eta zuk asmatutako pasahitza sartu (Behin erregistratuta ez da sekula berriz egin behar).

2.- Matrikula inprimakia betez:

Modu hau aukeratuz gero matrikula bete beharko duzu eta Uda Ikastaroetako Idazkaritzara helarazi:

  • Emailez: mezu bati erantsita uik@uik.eus
  • Postaz: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa. Miramar Jauregia. Mirakontxa Pasalekua, 48. 20007 Donostia.
  • Bulegoetara bertaratuz:
  Helbidea
Miramar Jauregia

Mirakontxa Pasalekua, 48

20007 Donostia / San Sebastián

Bizkaia Aretoa - UPV/EHU

Abandoibarra Etorbidea, 3

48009 Bilbao

Matrikula inprimakia eskuratu 

Edukiera

  • Ikastaroek ikasle kopuru mugatua daukate.
  • Izen-ematearen hurrenkera jarraituko da lekua emateko.
  • Ikastaroaren edukiera betez gero izena eman dezakezu itxaron zerrendan eta matrikula berriro zabalduko balitz, mezu bat bidaliko genizuke.