Ohiko galderak

Galdera: Beharrezkoa al da gutxienezko maila akademikoa Uda Ikastaroetara joateko?

Erantzuna: Ez da beharrezkoa. Ikastaro gehienak interesa duten guztiei irekita daude, jardunaldi profesional eta kongresuetan izan ezik.

Galdera: Uda Ikastaro bat egiteagatik, kredituak lortzen dira?

Erantzuna: Uda Ikastaroetan parte hartzeagatik ziurtagiri bat lortzen da non jarduerari dagokion balio akademikoa ikusten den. Ikasleak ziurtagiri hau aurkeztu behar du ikasten ari den unibertsitateko zentroan kredituen konbalidazioa egin ahal izateko.

Galdera: Uda Ikastaro bat egiteagatik oposizioetarako puntuak lortzen dira?

Erantzuna: Oposizio deialdi bakoitzak bere arauak ditu, beraz, dagozkien oinarriak kontsultatu beharko dira ziurtagiria baliozkoa den ala ez jakiteko.