Ostatu bekak

Uda Ikastaroak eskaintzen duen ostatuetan (hotelak izan ezik) ostatu-beka hurrengo baldintzekin eskatu ahal izango da:

  • Ostatu beka bakarra emango da ikasle eta edizio bakoitzeko. 
  • Laguntza eskabideak heltzen diren hurrenkeran emango dira aurrekontu horniketa amaitu arte.
  • Eskaera: Aukeratutako ikastaroan izena ematean "Ostatu Beka" sakatuz. Erabakia emailez komunikatuko da.
  • Zenbatekoa: Ostatu beka 20€koa da ikastaroa irauten duen egun bakoitzeko eta ezin du fakturaren zenbatekoa baino gehiago izan.
  • Gain hartutako datak: Bezperatik azkeneko eguna arte kontuan hartuz.
  • Norentzat: "Murrizketa orokorrak" eta "Salbuesteak" ataletan dauden guztientzat jarduera jorratuko den lurraldean bizi ez direnean.
  • Beka ordainketa: Ikastaroa bukatu eta gero 15 eguneko epean faktura helarazi behar da. Asistentzia egiaztatu eta gero Uda Ikastaroak ordainduko du bekaren kopurua eskaeran jarritako kontuan.
  • Salbuespenak: Kongresuek eta Jardunaldi Profesionalek EZ dute ostatu bekarik.