2020 Egitaraua

Osasun-alarmaren egoera dela-eta, aurrerago argitaratuko da Uda Ikastaroen 39. edizioko aurrez aurreko jardueretan matrikulatzeko epea. Programa forma hartzen ari da dagoeneko, gai batzuk oso gaurkoak dira, eta beste batzuk denboragabeagoak.

Edizio honek ohikoak baino online jarduera gehiago ditu, urte osoan zehar garatzen ari dira eta webgunean argitaratzen diran heinean matrikulatu ahal da.

 

Bilatzailera joan          Asteko programazioa

Programek aldaketak jasan ditzaketenez web gunea kontsultatzea gomendatzen da, non informazioa eguneratzen den.

Jarduerak irizpide desberdinen bitartez sailkatzen dira:

Jarduera motaren arabera

Ziklo ezberdinetan barne hartutako Ikastaroek, Tailerrek, Eskolek, Jardunaldi Profesionalek, Biltzarrek, Jarduera Irekiek eta Online Ikastaroek osatzen dute egitaraua. Jarraian, horien zerrenda aurkeztuko da:

  • Ikastaroak:

Ikastaroak egitarauaren muina izan dira beti, eta ezagutzetan sakondu edota horiek areagotzera zuzenduta, prestakuntza jarduera bat dira.

Ikastaroak ikusi

  • Tailerrak:

Tailerrak ezagutza tazitu eta eskumen praktikoak bereganatzera zuzenduta daude. Bereziki, sormen, hobekuntza eta teknika instrumentalei lotutako gaien inguruan ikasteko balio dute.

Tailerrak ikusi

  • Eskolak:

“Udako Eskolak” prestakuntza espezializatuko jarduera ildoa dira, eta epe ertainean irauteko helburuarekin, urtero aukeratutako gaiaren alderdiak jorratzen dituzte. Gizarte eragile baten (Enpresa, Fundazioa, Elkartea…) edo eragile zientifiko edo akademiko baten laguntzaz antolatzen dira, erreferentziazko prestakuntzari buruzko programak lortze aldera. Bere kalitateagatik eta bertaratzen direnak elkarren segidako edizioetara etortzeko asmoagatik bereizten dira.

Eskolak ikusi

  • Jardunaldi profesionalak:

Sektore profesionalekin lotutako eduki berezien tratamendura zuzenduta daude jardunaldi profesionalak. Elkarte Profesional, Enpresa, Elkargo Profesional eta bestelako Erakundeekin elkarlanean antolatzen dira.

Jardunaldi profesionalak ikusi

  • Kongresuak:

Ikerlanak, teoriak, esperientziak, “Know-how” delakoak garatu eta aurkeztea dute xede Biltzarrek. Elkarte Zientifiko edo Profesionalekin elkarlanean antolatzen dira.

Biltzarrak ikusi

  • Jarduera irekiak:

Udan zehar, publiko orokorrari zuzendutako jarduerekin osatzen da eskaintza. Ekintza hauek ikasgeletan garatutako jarduerekin loturik daude. Doakoak dira eta programak ixten ditugun arabera argitartuko ditugu.

Jarduera irekiak ikusi

  • Online ikastaroak:

Online ikastaroen programazioa aurreko edizioetako presentziazko uda ikastaroez osatuta egongo da, online metodologiari egokituta, edo online emateko apropos diseinatutako ikastaroez.

Online ikastaroak ikusi

Zikloka

Egitarauko jarduerak zikloka antolatuta daude:

Gaikako zikloak:

  • Arkitektura eta hirigintza
  • Bizitzaren bidaia
  • Kriminologia
  • Zuzenbidea
  • Ekonomia eta enpresa
  • Historia
  • Gizarte zientziak
  • Hezkuntza
  • Informazioa eta komunikazioa
  • Artea eta kultura
  • Literatura eta hizkuntzalaritza
  • Energia eta ingurumena
  • Osasuna
  • Psikologia
  • Kirola
  • Zientzia eta teknologia

Zeharkako zikloak:

  • Ikastaroak guztientzat

Hiritar guztiei zuzenduta daude eta gai zabal eta anitzak hartzen dituzte. Ikastaro hauetan, matrikula murriztua eskaintzen da (%50 maiatzak 31 arte) liburutegiko edo dagokion kultura etxeko bazkide txartela aurkeztuta.

Ikastaroak guztiontzat ikusi

  • "Irakasteko ikasten" programa Eusko Jaurlaritza

Ziklo hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean prestatu da. Ziklo honetako ikastaro guztiak homologatuko dira, horietara joaten diren irakasleek dagokien ziurtapena izan dezaten.

Uda Ikastaroek matrikula murriztuak (%50 maiatzak 31 arte eta %35 ekainaren 1etik aurrera) eskaintzen dizkie EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketeko irakasleei, egitaraua osatzen duten ikastaroetarako.

Irakasteko Ikasten - EJ Ikastaroak ikusi      Akreditazio dokumentua

"Prest_Gara": Eusko Jaurlaritzaren Prest_Gara planaren heziketa eskaintzaren barnean egongo diren ikastaroen deialdia aurki argitaratuko da. Ikastaro bakoitzaren fitxan adierazten da deialdira aurkeztutakoa izan den.

  • "Irakasteko ikasten" programa Nafarroako Gobernua

Nafarroa Foru Komunitate-ko lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako irakasleei zuzendutako ikastaroak. Ikastaro hauek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren baliozkotzea izango dute unibertsitatez kanpoko irakaleentzat.

Irakasteko Ikasten - NG Ikastaroak ikusi

  • "Osasuna, pertsonekiko konpromisoa"

Urteko egitarautik, “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloa osatzeko hainbat ikastaro aukeratzen dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean prestatu ohi da ziklo hau. Matrikula murriztua (%75eko deskontua tarifaren gainean) izango dute EAEko osasun publiko arloko profesionalek. Prestakuntza hobetu eta eguneratzera zuzenduta dago zikloa.

Osasun Ikastaroak ikusi        Akreditazio dokumentua