COVID-19

Jarduera presentzialak uztailetik aurrera egingo dira, egoerak ahalbidetzen badu. Uda Ikastaroetan, gainera, online eta online zuzenean ikastaroak egiteko aukera eskaintzen dugu, Moodle eta Zoom plataforma digitalen bidez.

Uda Ikastaroak Fundazioak beharrezko neurriak hartu ditu aurrez aurreko jarduera batera joateko esperientzia segurua izan dadin. Miramar Jauregira eta Uda Ikastaroen gainerako egoitzetara joango den edonork honako hauek aurkituko dituzte:

  • Gel hidroalkoholikoa eskura.
  • Maskara igarobideetan erabiltzeko beharra. Behin aretoan, segurtasun distantzia errespetatuz, posible izango da maskara kentzea.
  • Sarrera, irteera eta ibilbide bereiztuak ikastaro bakoitzarentzat.
  • Aretoen edukieraren % 60ra mugatutako da publikoa, gehienez.
  • Parte hartzaileek erabilitako IKTak (ordenagailua, mikrofonoak, e.a) desinfektatuak izango dira erabilera bakoitzaren ondoren.
  • Aretoa, behin erabili ondoren, bere osotasunean desinfektatzen ditugu.
  • Langileak babesteko ekipamenduak.
  • Osasun-neurriei buruz berri ematen duten seinaleak.
  • Sarrera eta irteera bereiziak.
  • Ibilbide seinaleztatuak.

Ikasleei, irakasleei eta ikastaroetako zuzendaritzari posta elektronikoz bidaltzen zaizkien jakinarazpen-mezuek informazio zehatza emango dute ikastaroa burutuko den gelara sartzeko moduari buruz, bai eta esperientzia segurua bermatzeko nahitaez bete behar diren osasun-neurriei buruz ere.

Osasun agintarien aholkuei jarraituz, edizio honetan ez da parte-hartzailearen pack-a emango eta ez da paperezko dokumentaziorik egongo.

GOMENDIOAK