Matrikula Murrizketak

Uda Ikastaroak Fundazioa murriztapen desberdinak eskaintzen ditu ikastaroetako tarifa orokorraren gainean. Prezioak Ikastaro bakoitzaren fitxan adierazten dira.

Murrizketa nola eskatu:

  • Matrikula online egiterakoan "Matrikula Murriztua" aukeratuz "dokumentazioa" / "artxiboa aukeratu" koadroa irekiko da. Dagokion dokumentazioa igo eta gero jarraitu matrikula eskaera burutu arte. Uda Ikastaroak Fundazioak igotako dokumentazioa balioztatu behar du matrikula behin betikoa izan dadin.

Murrizketak honela antolatzen dira:

Bi modalitate daude:

  • Murrizketa orokorrak gizataldeentzat
  • "Ikastaroak guztientzat" programa: matrikula murriztua EAEko edozein kultur etxeko edo liburutegiko bazkideentzat.

1.- Matrikula murriztua gizataldeentzat:

Uda Ikastaroak zenbait gizataldeentzat matrikuletan murrizpenak eskaintzen ditu Ikastaroetan.

Honako gizataldeek eskatu ahal izango dute matrikula murriztua​. Izena ematean, matrikula murriztua aukeratuz gero kasu bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da murriztapena lortzeko:

Gizataldea Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ikasleak Ikasle txartela edo egiten ari den ikasketaren matrikularen kopia bat
Langabetuak DARDE (Lanbide txartela)
Jubilatuak NAN
ehualumni sarean inskribatuta dauden UPV/EHUko ikasle ohiak Partaidearen ziurtagiria: ehualumni naiz/ nire ehualumniko akreditzaioa
Kategoria orokorreko familia ugariak Bere lurraldeko Aldundiak igorritako familia ugariaren egoera eta honen maila jasotzen duen ziurtagiria
IIP, AZL eta UPV/EHUko ikasleen praktiken programen erakunde kolabaratzaileetako irakasleak (ohiko kolaboratzaileak barne) UPV/EHUko profesionala izatearen ziurtagiria

 

2.- "Ikastaroak guztientzat" Programa:

Gai ezberdin ugari jorratzen dituen programa da, interesa duen edozein pertsonari zuzenduta.

Programa Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ikastaroak guztientzat EAEko edozein Kultur etxeko edo liburutegiko bazkide txartela