Matrikula nola egin

Nork eman dezake izena

  • 18 urtetik gorako edozein pertsonak. 
  • Adin txikikoak kasuan kasu onartuko dira.
  • Izen ematea pertsonala eta besterenezina da. Izena ematen duen pertsona agertu behar da ikastaroan, ezin du beste inork bere postua hartu.

Matrikula nola egin

Osasun alarmaren ondorioz, eta osasun agintarien gomendioei jarraituz, Uda Ikastaroen taldea telelanean ari da. Hori dela eta, matrikula egiteko modu bakarra online da. Zailtasunen bat izanez gero, jarri harremanetan Ikasle Sailarekin:

Email: info@uik.eus

Mugikorrak: 629 66 44 80 - 608 75 86 99

 Online:

  • Gure web gunean interesatzen zaizun ikastaroan sartu eta sakatu "Informazio gehiago", bertan "Matrikula online" aukeratu eta jarraitu pausoak.
  • Edo, hemen sakatuz matrikula orokorra eskura ahal izango duzu. Matrikula burutu bost pausoak jarraituz.

Erregistratuta bazaude jo ezazu zure gune pribatura zure helbide elektronikoa eta zuk asmatutako pasahitza sartuz (Behin erregistratuta ez da sekula berriz egin behar, beraz, gogoratu jarri zenuen posta elektronikoa eta pasahitza. Ez baduzu gogoratzen sakatu "Pasahitza lortu").

Erregistratuta EZ bazaude, erregistratu behar zara erabiltzaile berri bat sortuz. Horretarako zure helbide elektronikoa eta zuk asmatutako pasahitza sartu (Behin erregistratuta ez da sekula berriz egin behar).

Edukiera:

  • Ikastaroek ikasle kopuru mugatua daukate.
  • Izen-ematearen hurrenkera jarraituko da lekua emateko.
  • Ikastaroaren edukiera betez gero izena eman dezakezu itxaron zerrendan eta matrikula berriro zabalduko balitz, mezu bat bidaliko genizuke.

Oharra:

Matrikula egitean, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioak ezarritako jokabide-arauak onartzen dira. Prestakuntza-ekintza batean parte hartzen duen edozein pertsona isilaraz daiteke, edo jarduera batetik kanporatu, baldin eta irakaslearen iritziz haren jarrerak jardueraren garapena eragozten edo oztopatzen badu.

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak matrikula-prozesuan ez ditu onartuko funtsezko jokabide-arauak errespetatu ez dituzten edo prestakuntza-ekintza bat egitea oztopatu edo eragotzi duten pertsonak. Onartezinak dira jokabideak, zerrenda hau itxia izan gabe: irainak, mehatxuak edo iruzkin sexistak, arrazistak... egitea, irakasleari edo bertaratutako beste pertsona batzuei eragozpenak eragitea, jardueraren garapena behin eta berriz etetea, komunikazio-kanalak jardueraren aurreikusitako garapenarekin zerikusirik ez duten jardueretarako erabiltzea.