Ohiko galderak

Galdera: Zein neurri hartu dira ikastaro presentzialak osasun eta segurtasun bermearekin ospatu ahal izateko?

Erantzuna: Ikastaro presentzialak uztailetik aurrera egingo dira. Bien bitartean, online eta zuzeneko online-ak egiteko aukera eskeintzen dugu.

Ez da argitaratu garai horretan zein neurri zehatz hartu beharko diren, egoeraren bilakaeraren arabera zehaztuko bait dira baina, jada aurreikusi ditugu neurri batzuk eta data inguratzen doan neurrian egokituko dira:

  • Distantzia minimoa
  • Edukiera
  • Gel hidroalkoholikoa
  • Protekzio ekipoak
  • Seinalizazioa
  • Sarrera-irteera desberdinduak
  • Seinaleztatutako ibilbideak

Ikastaroen oroigarriak bidaltzerakoan, parte-hartzaile bakoitzak bere posta elektronikoan jasoko du gaiaren inguruko informazio zehatza. Idazkaritzatik behar den informazioa emango da ikastaroak osasun eta segurtasun berme guztiekin egin ahal izateko.

Galdera: Beharrezkoa al da gutxienezko maila akademikoa Uda Ikastaroetara joateko?

Erantzuna: Ez da beharrezkoa. Ikastaro gehienak interesa duten guztiei irekita daude, jardunaldi profesional eta kongresuetan izan ezik.

Galdera: Uda Ikastaro bat egiteagatik, kredituak lortzen dira?

Erantzuna: Uda Ikastaroetan parte hartzeagatik ziurtagiri bat lortzen da non jarduerari dagokion balio akademikoa ikusten den. Ikasleak ziurtagiri hau aurkeztu behar du ikasten ari den unibertsitateko zentroan kredituen konbalidazioa egin ahal izateko.

Galdera: Uda Ikastaro bat egiteagatik oposizioetarako puntuak lortzen dira?

Erantzuna: Oposizio deialdi bakoitzak bere arauak ditu, beraz, dagozkien oinarriak kontsultatu beharko dira ziurtagiria baliozkoa den ala ez jakiteko.