2ª EDICIÓN Creando lugares para vivir. La Atención Centrada en la Persona en residencias de personas mayores.

02.Aza - 03.Abe

Kod. @56-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Pertsonengan Oinarritutako Arreta eredu baten alde egitean, etikan, eskubideetan eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako eredu baten alde egiten dugu. Pertsonen eskubideak gauzatzeaz mintzo gara, pertsona eta haren bizi proiektua lehenesten duen jardun profesional baten bidez. Horrek aldaketa handia dakar egoitzen ohiko funtzionamenduaren barruan, non zerbitzuetan oinarritutako arreta baita nagusi eta antolakuntzaren alderdiak pertsonen eskubideen aurrean jartzen baitira.

Koronabirusak eragin duen oraingo osasun krisialdi honek agerian utzi du arreta eredua aldatu behar dela eta eredu bat bilatu behar dela non pertsonak edozein egoeratan beren duintasuna errespetatuko den lekuetan bizi ahal izango diren.

Uda ikastaro hau gerontologiaren arloko profesionalei eskaintzen zaie, betiere lantokian Pertsonengan Oinarritutako Arretari lotutako jarduerak txertatzen hasi nahi badute edo lehendik hasitako bide horretan aurrera egin nahi badute. Ikastaro honetan, POA martxan jartzeko alderdi nagusiak eta espezifikoak landu ahal izango dira.

Helburuak

Pertsonengan Oinarritutako Arretaren eredu berrien beharrari buruzko gogoeta egitea.

Egoitzetako giroaren; hots, bizitza garatzen den espazioaren garrantzia lantzea, baita haren eragina pertsonengan ere.

Aldaketa egin den zentroetan garatutako jardunbide egokien adibideak eskaintzea eta horiei buruz hitz egitea.

Pertsonen ongizatea hobetzen duten eguneroko jarduerak proposatzea eta horiei buruzko gogoeta egitea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak

Metodologia

 

Modulu bakoitzean, garatu beharreko jarduera bat egitea proposatzen zaio ikasleari. Azken modulua prestakuntzaren ebaluazio orokorrerako izango da, eta ikasleak atal honetan proposatutako jarduerak ere garatu beharko ditu.

Kolaboratzaileak

  • Matia Instituto
  • Online ikastaroa
    • Gizartea
  • 02.Aza - 03.Abe
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak