54 Congreso Internacional de la Asociación Europea de Profesores de Español. Lema: El español: interculturalidad y lenguas en contacto

22.Uzt - 26.Uzt

Kod. L05-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Munduan gaztelaniaren irakaskuntzan diharduten profesionalak topatuko dira, eta gaztelaniaren egoera linguistikoa, sozioekonomikoa, historikoa edo soziokulturala, teknologia berriak eta ikerketak izango dira hizpide.

AEPEren kongresuek munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzetan bigarrena den gaztelaniari lotutako aukera ugari eskaintzen dituzte: ingurune komunikatiboak, teknologikoak, zientifikoak, politikoak, ekonomikoak, artistikoak eta kulturalak. Ardatz tematikoak honako hauek dira: hizkuntza eta komunikazio gaitasunak eta trebetasuna, ikaskuntza testuinguruak, berrikuntza didaktikoa, eta kulturarteko alderdiak.

Helburuak

Ikertzaileen kidego bat sortzea aipatutako lemaren inguruan; hau da, gaztelania kulturarteko eta hizkuntzen ukipeneko testuinguruetan.

Hizkuntzaren irakaskuntzari lotutako beste ikerketa batzuekiko trukea, munduko herrialdeetan dauden gaztelaniazko irakasle guztien artean.

Bereziki aztertuko dira gaztelaniaren eta euskararen arteko harremanak, bai ikuspegi historiko batetik, bai egungo koofizialtasunaren ikuspegitik.

INFORMAZIO OROKORRA

Honako jarduera hauek egingo dira:

- Hitzaldiak: kongresuak iraun bitartean, hizkuntzaren akademikoek, idazleek eta hispanista prestigiotsuek hitzaldi bat emango dute egunero.

- Komunikazioak eta posterrak: ehun komunikazio inguru aurreikusten dira, 20 bat minutukoak gehi eztabaidatzeko denbora. Horretarako, bizpahiru saio paralelo antolatuko dira. Komunikazioak egitarauan aipatzen den batzorde zientifikoak hautatuko ditu.

- Mahai inguruak: gaztelaniaren eta euskararen arteko harremanei buruzko mahai inguru bat aurreikusten da. Harremanak hainbat ikuspuntutatik aztertuko dira, eta bi hizkuntzetako adituek parte hartuko dute.

- Bisita kulturalak: ostegun osoan egitarauan zehaztutako bisita kulturalak egingo dira.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Asociación Europea de Profesores de Español
  • Kongresua
    • Literatura eta hizkuntzalaritza
  • 22.Uzt - 26.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 50 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...