7 jakintza eskolako ingurumen-hezkuntzarako

22.Ots - 04.Mar

Kod. @19-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170046 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Ikastaro honetan ingurumen-hezkuntza ekosozialak egungo espazio- eta denbora-testuinguruan duen eginkizuna azalduko da. Dimentsio berezia eman nahi zaio: nola itzultzen dira hezkuntza-apustu horren "beharrezko jakintzak" hezkuntza ekosozialaren hizkuntzara eta bihotzera, eta nolako eragina izan dezake unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan?

Asmo horrek, zeina aldi berean kontzeptuala eta metodologikoa den, abiapuntutzat hartzen du Edgar Morinek UNESCOren enkarguz 90eko hamarkadan egindako ekarpena. Haren lana oinarri eta pizgarri izan zen etorkizun jasangarri baterako hezteko moduari buruzko nazioarteko deliberaziorako. Gainera, orain guztiok jakin behar dugu milurteko berriak eta ditugun erronkek aro aldaketa dakartela globalizazio fase berri batean. Morin bere Konplexutasunaren Teoriagatik ezaguna den filosofo garaikide bikainenetako bat da, eta XXI. mendeko hezkuntzak edozein gizarte eta kulturatan landu behar dituen arazo nagusiak edo funtsezko jakintzak azaltzen ditu liburu honetan: Los siete saberes necesarios para la educación del futuro (etorkizuneko hezkuntzarako beharrezkoak diren zazpi jakintzak).

Hortik dator ikastaroaren izenburua: zazpi jakintza eskolako ingurumen-hezkuntzarako. Honako hau da helburua: ikasleak, zeinak batez ere jarduneko irakasleak diren, oinarrizko ezagutzetan eta ezagutza aplikatuetan prestatzea, jakiteko zer-nolako eginkizun eraldatzailea duen hezkuntza ekosozialak, etorkizuneko hezkuntzarako beharrezkoak diren zazpi jakintzen testuinguruan eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren esparruan.

Ikastaroak zortzi egunetan emango dira, otsailaren 22tik 25era eta martxoaren 2tik 4ra, honako ordutegian: 17:30-19:00 (UTC/GMT +1 ordu).

 

Helburuak

Ingurumen-hezkuntzaren lotura ekosozialak ezagutzea, Edgar Morinen etorkizuneko hezkuntzarako beharrezkoak diren zazpi jakintzen testuinguruan.

Ingurumen-hezkuntzak ekologian, gizartean eta hezkuntzan duen garrantzia argitzea.

Ikuspegi ekosozialeko ingurumen-hezkuntzaren ardatz nagusiak ezaugarritzea.

Hezkuntza ekosozialaren gaitasun eraldatzaileari buruzko gogoeta-esparrua sustatzea.

 

Ikuspegi ekosozialeko ingurumen-hezkuntzaren gakoak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Ikasleak Morinen etorkizuneko hezkuntzarako beharrezkoak diren zazpi jakintzen testuinguruan kokatzea da helburua, eskola-eremuan ingurumen-hezkuntzan sortzen diren gakoak garatzeko. Horretarako, honako hauek erabiltzen dira:

  • Klase magistrala: Hezkuntza ekosozialaren munduan nazioartean garrantzitsuak diren adituen hitzaldiak. Eztabaida. Saio horiek grabatu egingo dira, off line ikusi ahal izateko.
  • Parte-hartze egoerak: aurretiazko ideien galdetegia, adituekin elkarrizketa eta eztabaida zuzenean, eta azken galdetegia.
  • Baliabideak: argitalpenak, artikuluak, bideoak… Moodle plataforman.
  • Aurretiazko ideien galdetegia.
  • Azken galdetegia: ikasitakoaren kontrastea eta balorazioa.

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Ingurugela
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
  • 22.Ots - 04.Mar
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 18 ordu