9th PhD student workshop on Polymer Reaction Engineering

04.Ira - 05.Ira

Kod. Z21-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

EFCEren (WPPRE) Polimeroen Erreakzio Ingeniaritzako Lantaldearen doktoregoko ikasleentzako tailerra nazioarteko plataforma bat da, zeinaren bidez Polimeroen Erreakzio Ingeniaritzaren alorreko akademiko gazteek sare eraginkorrak eraikitzen dituzten. Aukera bat da doktoregoko ikasle kideak ezagutzeko eta harremanetan jartzeko industriaren ordezkariekin. 2012an, Darmstadteko Unibertsitate Teknikoko Markus Busch irakasle doktoreak bere gain hartu zuen WPPREren presidentetza. Egitasmo hau bereziki pentsatuta dago Europa osoko unibertsitateetako doktoregoko ikasleentzat, eta aukera ematen die hitz egiteko beren lanaren azken emaitzei buruz, ahozko aurkezpen labur eta posterren bitartez. Trukean, iruzkin eta iradokizun probetxugarriak jasotzen dituzte entzuleengandik.

Gai hauek aztertuko dira, besteak beste:

  • Emultsioaren polimerizazioa.
  • Polimerizazioaren zinetika.
  • Polimerizazioen modelizazioa.
  • Erreakzio plantak.
  • Polimerizazioak fase gaseosoan.

Helburuak

Konferentzia honen helburua da plataforma bat sortzea akademiko gazteek azken ikerketen emaitzak trukatu, eztabaidatu eta sare pertsonalak sor ditzaten.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Institute for Polymer materials ,POLYMAT
  • European Federation of Chemical Engineering (EFCE)
  • Kongresua
    • Zientzia eta teknologia
  • 04.Ira - 05.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Pertsonak