Abordaje del fenómeno del suicidio desde diferentes perspectivas

24.Eka - 25.Eka

Kod. O03-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Albert Camus eleberrigile, saiakeragile, antzerkigile, filosofo eta kazetari frantziarrak arazo filosofiko serio bat besterik ez dagoela zioen: suizidioa. Egia da errealitate zentzugabe baten lekuko garela, eta errealitate horrek eragina duela pertsonen egoera emozionalean, eta, beraz, zuzenean eragiten diola suizidioaren fenomenoari.

Isolamenduak eta bakardadeak, autonomia galtzeak, depresioak, minak eta gaixotasun kronikoek jokabide suizidak eragiten dituzte, eta jokabide horiek saihestu eta/edo tratatu egin daitezke. Suizidio saiakera larri batetik bizirik ateratzen diren pertsonen % 85 ere ez dira arrazoi horrengatik hilko. Suizidioa inguratzen duen estigmari aktiboki aurre egin behar diogu.

Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) dioenaren arabera, estatu osoan 2018 urtean suizidio bidez 3.539 pertsona hil ziren, hauetatik 163 Euskal Autonomia Erkidegoan. Heriotza bakoitzak , gutxienik, serioski kaltetutako 6 pertsona uzten baditu, urtero 22.000 pertsonetan gehitzen da suizidioak eraginda kaltetutakoen kolektiboa.

Ikastaro honek arazo hau ikustarazten jarraitzeaz gain suizidioa prebenitzeko zenbait tresna mahai gainean jarriko ditu, eta horrela, dolu mota honengatik kaltetutako pertsonen kopurua murriztu. Era honetan, hainbat erakunde Katalunian egiten ari diren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu

Aurreko lau urteetako arrakasten ondoren UPV/EHUk Biziraun elkartearekin elkarlanean (Suizidioaren ondorioz bizirik atera direnen Euskadiko elkarte bakarra) kolektibo ezberdinentzako interesgarriak izan daitezkeen edukiak jasotzen dituen proposamena aurkezten dute: Jon García psikiatrak bi hitzaldirekin parte hartuko du: bata, jokabide suizidaren tratamendu psikiatrikoari buruzkoa, eta, bestea, nerabezaroko hezkuntza emozionalari buruzkoa, suizidioa prebenitzeko; Alejandro Rocamora psikiatrak suizidioari buruzko hausnarketa egingo du logoterapiatik; Cecilia Borràs (Después del Suicidio – Asociación de Supervivientes) DSASeko psikologo eta presidenteak lehen saioan bere buruaz beste egiteagatik maite zuen pertsona bat galdu duten pertsonen arreta aztertuko du, eta Kataluniako esperientzia nerabezaroko eta adineko pertsonen jokabide suizidan bigarrenean. Ikastaro honi amaiera emateko, biziraun dutenen mahai inguru bat izango dugu, beren lanbideetan ospe handia duten eta suizidioaren tabua apurtzen jarraitzeko beren bizi-esperientzia partekatu nahi duten pertsonez osatua: Edurne Pasaban alpinista, Aitziber Garmendia aktorea eta Markel Irizar txirrindulari profesional ohia.

Helburuak

Ikuspegi psikiatrikotik aztertzea jokabide suizida eta bere buruaz beste egiten saiatu diren pertsonei laguntzeko jarraitu beharreko jarraibideak.

Logoterapian oinarrituta, zentzuaren zentzugabekeriak zentzurik ba al du?, nola planteatzen du gizakiak bere burua? Edo nola lagundu dezakegu bizitzen?.

Bere buruaz beste egiteagatik maite duen pertsona bat galdu duten pertsonei arreta emateko estrategia bat garatzea.

Nerabezaroan hezkuntza emozionala lantzea, suizidioa prebenitzeko.

Jokabide suizidari nerabezaroan eta adinekoetan nola heltzen zaion aztertzea.

Suizidioaren fenomenoa inguratzen duen tabua hausten jarraitzea, bere buruaz beste egiten saiatu diren edo bere bizitzan zehar maite zuen pertsona batek bere buruaz beste egiteagatik galdu duen izen handiko pertsonen testigantzaren bidez.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Todas aquellas personas que tengan interés en el suicidio.

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Ikastaroak guztientzat
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Pandemia
    • Pandemia
  • 24.Eka - 25.Eka
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu