2030 Agenda eta GJHak. Garapen Jasangarria eta Enpresa. Aliantzan

17.Ira - 18.Ira

Kod. M02-20

Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko.

2015eko irailaren 25ean Nazio Batuen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzailea da, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren eremuan izaera iraunkorra duen giza garapena bultzatzera bideratua.

Iaz gai orokor gisa politika publikoak eraginkorragoak egitea zuen udako ikastaroa garatu ondoren, edizio honetan sektore pribatuak 2015ean Agenda aurkeztu zen eraldaketa globalean duen zeregin garrantzitsuari heldu nahi zaio.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Agenda 2030 aukera bat da Euskadirentzat, bere lehentasunekin guztiz bat datorrelako: pertsona guztiei funtsezko zerbitzuak bermatuko dizkien giza garapena eta kalitate handiagoko enplegu-aukerak sortuko dituen hazkunde jasangarria. Hori da hazkunde eta ongizate sozialaren euskal eredua.

Aurrekoa esanda, gure Uda Eskolaren bigarren edizio honetan, Agenda sektore pribatutik ezartzeko kasu arrakastatsuak deskribatu eta aztertuko dira, baita sektore pribatuak garapenerako parte-hartze handiagoa izateak dituen oztopoak ere. Bereziki, honako galdera hauei heltzen saiatuko da: badakigu zer egin behar duen, baina hazkunde eta garapen iraunkorrerako funtsezko sektore pribatua izan daiteke? Edo hori enpresa pribatuen berezko irabazi-asmoaren kulturaren aurka joango litzateke?

Gure asmoa da protagonistek, enpresa pribatuek, tamainaren, garapen-sektore ekonomikoaren, gizarte-taldeen zereginaren (patronala, langileak…), erakundeen laguntza-mailaren edo Euskaditik kanpoko esperientzien arabera, 2030 Agendarekin duten inplikazio-mailaren inguruko eztabaidarako elementuak ematea.

Horrela, prozesuari bultzada eraldatzailea emateko oinarriak ezarri ahal izango dira, eta sektore pribatuaren funtsezko zeregina finkatu, Agenda 2030 Euskadin ezartzeko. Eta, horretarako, beharrezkoa da zeregin horretan konprometituta dauden profesionalak izatea, ahalegina zabaltzeko. 

Eskola amaitzean, parte-hartzaileek espero da zehatz-mehatz 2030 Agendaren eragin eraldatzailea ezagutzea, Agenda 2030ek Euskadiri eskaintzen dizkion aukerez,jabetzea eta jardun "betaurrekoak" erabiliz, eta azkenik, gai izan daitezela 2030 Agenda enpresa-politikak eta -estrategiak – Merkatukoak zein lanekoak – Hobetzeko tresna gisa erabiltzeko, horien koherentzia sustatuz, bai eta sarean eta zeharka lan egiteko ere.

Helburuak

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak eta Garapen Jasangarriko Helburuek (GJH) sektore pribatua gure lurraldetik garapen jasangarriari laguntzeko modu erabakigarria nola duten ezagutzera ematea.
 

2030 Agendak sektore pribatuari eskaintzen dizkion aukerak azaltzea.

Enpresetan inplementatzeko erabiltzen ari diren estrategiak aurkeztea, parte-hartzaileek beren edukiak eta diskurtsoa beren lan-espazioetan txertatu ahal izan ditzaten.

Enpresetako arduradunak prestatzea 2030 Agendan eta Agenda horrek enpresa estrategiak diseinatzeko eta gauzatzeko planteatzen dituen erronketan.

2030erako 10 urte geratzen direnean, orain arte 2030 Agenda osatu ez duten enpresak sar daitezen sustatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza
  • Agenda Euskadi Basque Country 2030
  • Eskola
    • Ekonomia eta enpresa
    • Gizartea
    • Iraunkortasun Ekonomikoa
    • Iraunkortasuna
  • 17.Ira - 18.Ira
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...