AKTIBATU 2019, Natura turismoa eta iraunkortasunaren inguruko VII. jardunaldia

07.Ots

Kod. 140-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Ikasi, hausnartu eta egiteko modu baten aldarrikapena da AKTIBATU. Turismoaren garapen iraunkorra bultzatu eta jarduera arduratsuak lantzeko faktoria.

AKTIBATU jardunaldiak, natur turismoa, berrikuntza eta iraunkortasuna uztartzeko jaio ziren duela zazpi urte eta lan horretan dinamika ezberdinak jorratu ditu.

Turismoaren eraginez kezkatuta eta iraunkortasun klabeetan lan egitearen beharraz jabetuta, AKTIBATUk Euskal Herriko etorkizuneko jarduera turistikoaren atal bat idatzi nahi du eta horretarako eztabaida-gai ezberdinak mahaigaineratu. Turismoa iraunkortasun klabeetan lantzea ezinbestekoa den honetan, sektore turistikoaren motibazioa izan nahi dugu, guztientzat onuragarria izan daiteken turismo baten alde.

Helburuak

Iraunkoratsun klabeetan lan egin nahi duten eta lan egiten duten agenteen elkarlan eta kolaboraziorako gunea sustatzea.

Euskal Herriko sektore turistikoan parte diren agente ezberdinen ezagutza eta
hausnarketa gunea izatea.

Ekintzailetasuna sustatuz lanean ari diren proiektu handiei aurkegi eta gune txiki bat eskaintzea.

Natura turismoa eta iraunkortasunaren inguruan mundu mailan jorratzen diren ezagutza ahalbidetzea.

Kolaboratzaileak

  • Bizibiziki
  • HAZI
  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskadi Basque Country
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • San Sebastian region
  • Eusko Jaurlaritza - Turismo
  • Tolosako Udala
  • Tolosaldea ezagutu
  • Tolosaldea Garatzen
  • Nekatur
  • Aktiba Euskadi
  • lotura
  • Lurlan
  • TOPIC
  • Travindy
  • Jardunaldi profesionala
    • Gizarte Zientziak
  • 07.Ots
  • Topic Tolosa
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • PDFa eskuratu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...