Berri guztiak

Aubixak eta Aldundiak Euskadiko herritarrek zainketekin duten konpromisoari eta belaunaldien arteko itun berri bati buruzko lehen inkesta egin dute

Aubixa Fundazioa 2016an sortu zen, hainbat lanbide-eremutan adituak diren boluntarioen erakunde gisa, Alzheimerraren eta horrekin lotutako beste dementzia batzuen tratamendu soziala hobetzeko, zahartzearen ikuspegi integrala bultzatzeko eta belaunaldien arteko itun berri bat sustatzeko Euskadin, zaintzak eta besteekiko kezkak prestigioa lortzeko. Hori dela eta, eta euskal herritarrek gizarte zahartu baten iraunkortasunarekin eta belaunaldien arteko zainketa horiekin duten konpromisoa ezagutzeko asmoz, inkesta bat egin da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera-ardatzetako bat Etorkizuna Eraikiz programaren erronka da, eta azterlan honekin bat egiten du.

Hiru inkesta desberdin dira, adinaren arabera (18-35 urte bitarteko gazteak; 35-64 urte bitarteko helduak eta 65 urtetik gorako nagusiak). Inkesta anonimoa da eta Aubixa Fundazioak datu pertsonalik ez emateko konpromisoa hartzen du.

Batera existitzen gara ala elkarrekin bizi gara? Gai sentitzen al gara gure zaintzaileak izan direnak zaintzeko? Noiz bihurtu da elkarbizitza koexistentzia, eta noiz «izebak egin dezan»? Edo gazteek uste dute beren lan-bizitza oztopatuko dutela aitona-amonen pentsioek?

Makroinkesta horren lehen emaitzak urriaren 29an eta 30ean Miramar Jauregian egingo den «Pacto Intergeneracional: pasado, presente y futuro» Uda Ikastaroan ezagutuko dira, Aubixa Fundazioko Máximo Goikoetxea eta José Félix Martí Massó neurologo eta Euskadi Ikerketa sariaren zuzendaritzapean.

Aurtengo Uda Ikastaroan Idoia Mendia (lehendakariordea eta PSE-EEko idazkari nagusia), Andoni Ortuzar (EAJ), Arnaldo Otegi (EH Bildu) eta Pilar Garrido (Elkarrekin Podemos) izango dira, eta zahartzearen eta zainketen erronkari aurre egiteko proposamenak eztabaidatuko dituzte, baita politika publikoak belanaldien arteko itun berri bat bultzatzearekin nola lotu ere. Era berean, egoera horrek Europa osoari eragiten diola ulertuta, bertan izango dira PSOEko Ramon Jauregi, EAJko Izaskun Bilbao, Ciudadanoseko Luis Garicano eta PPko Javier Zarzalejos eurodiputatuak.

Ikastaroan zehar TopaGune berri bat ere egingo da, UPV/Uko Udako Ikastaroek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Sailarekin batera uda honetan abian jarri dutena, Etorkizuna Eraikiz programaren inguruko gobernantzako eta partaidetzako esperientzia, metodologia eta ezagutzak Uda Ikastaroetara zabaltzeko.