09.Uzt.2018

Biktimak gizarteak babestuta sentituko balira, gehiago salatuko lukete.

Nils Christie kriminologo abolizionistak 1986an proposaturiko biktima kontzeptu bikainaren arabera, eta biktimologian oso ikertua, biktimak hiru ezaugarri biltzen ditu. Zaurgarri eta guztiz errugabe kontsideratua izan behar du, eta gizarte-errespetagarritasun jakin bat izan behar du. "Egoera horiei erantzuten ez dion heinean, beste modu batean ikusia izango da, kanonetatik kanpo balira bezala. Ez da biktima bezala guztiz aintzatetsiko". Biktima ez zaurgarria bere erasotzaileari aurre egiten dion hura da. 

Gema Varona

Beharrezko den gizarte-errespetagarritasunik gabeko biktima ere, esaterako, prostituta, emakume promiskuoa edo drogazalea, ez da biktimatzat aintzatesten. Kriminologiaren Euskal Institutuko Gema Varona ikerlariarentzat, arazoa da arketipo hau komunikabideetan, gizartean eta baita operadore juridikoek erabilia dela, eta petsonaren biktimizazio sekundarioari mesede egiten diola. Eta egia da biktima perfektuak ia ez direla existitzen. Guztiok nola edo hala huts egiten dugu parametro horietako batean.

"Biktimak zalantzan jarriak, errudun eta gizarteak ulertu ezinik sentitzen dira. Horrek gizartearekiko konfidantza falta eta frustrazioa sortzen die".

"La manada"-ren biktimaren inguruan, Gema Varonak esan duenez, bere zaurgarritasuna zalantzan jarri da, bere gizarte-errespetagarritasuna kuestionatu da (XXI. mendean gaudela ere). "emakumearen zintzotasunaren kontzeptua 1980ko hamarkadara arte sexu askatasunaren kontrako delituei egon da lotuta zigor-kodean. Aldatu bada ere, guztiok dakigu hondar kultural hori alor judizial eta sozialean aurkitzen jarraitzen dugula. Operadore juridikoek eta gizarte osoak estereotipoak erabiltzen jarraitzen dugu. Legegilea ere erantzule da kodeen sorrera-prozesuan".

Gure gizartean guztiok entzun izan ditugu biktimizazio sekundarioa sorrarazten dituzten komentarioak. "Delituraren ondoren, nahita ez bada ere, biktimak min hori sentitzen du". Komunikabideen, operadore juridikoen, bizilagunen edo gizartearen partetik datorrela, sentitzen du, eta horrek errutasun-sentsazioa sortzen dio.

Gutxi balitz, zailtasunak ditu gertakizunak kontatzeko. Biktimologiak frogatu duenez, biktimak bere testigantza kontatzen ari denean, nolabaiteko keinuak ikusten ditu, edo "zer egiten zenuen han?" bezalako galderak egiten zaizkio. Zer egiten zenuen pertsona horrekin?, biktimek euren diskurtsoa apaldu ohi dute, eta ondorioz, askotan euren testigantza zalantzan jartzen dute inkongruente izateagatik.

Gema Varonaren esanetan, "hau bereziki larria da hau sexu delituen kasuan, azkenean opakutasuneko egoera sortzen delako, eta akusatuen defentsa biktimaren bertsioa zalantzan jartzen saiatuko da. Honek bikitma askok ez salatzera daramatza. Oso gogorra da".

"La manada"-ren kasuan argi geratu da beharrezkoa dela "adostasunaren" edo "onarpenaren" kontzeptua ñabartzea. "Gizartearen sentibilizazioa ere beharrezkoa da, biktimen ondoan egon gintezen". Askotan biktimek ez dute salatzen irteerarik gabeko kale batean bezala daudelako. Bertan operadore juridikoek eta baita gizarteak ere, orokorrean, kuestionatuta ikusten dute euren burua. Batzuetan familiak berak ere ez die sinesten. Konziente izan behar dugu sexu eraso batek suposatzen duenaz, sexu eraso baten biktimaren portaera-ereduak ezagutu behar ditugu. Euren testigantza entzuten ez dugun bitartean, ezin dugu esaten edo egiten dutena ulertu, edo guztiz abandonatuta sentitzen direla. Biktimak gizarteak babestuta sentituko balira, gehiago salatuko lukete.