26.Uzt.2018

Eskolak mundu itxia sortzen du, natura eta motibazioa kanpoan utziz.

Víctor Frank-en "Zergatik bat duenak edozer nola jasan dezake" esaldiarekin ekin dio  Heike Freirek bere hitzaldiari: "Pedagogia berdea: jasangarritasunetik kontzientzia ekologikora". Bere ustez, edozer nola jasateaz gain, zergatik bat duen pertsonak nola asko pentsa, aurki edo bila ditzake.

Bizi garen mundu teknokratiko honetan, non metodologiaz jositako hezkuntza-merkatua dugun, batzuetan gauza asko burutzen ditugu zergatik eta zertarako egiten ditugun galdetu gabe. Naturarekin bat hezteko "zergatik" galderatik sortzen diren arrazoiek gida gaitzaten utzi behar dugu, esan du idazleak.  Zergatik hezi aire zabalean? Zentzu bat bilatu behar da.

Zergatik barruan? Hau da, naturan hezten badugu, zergatik egiten dugu barruan? Hezkuntza espazio itxietan XVIII. mendean hasten da. Aldaketa hau egitearen arrazoiak eta ondorioak haurren hezkuntzan aztertu behar ditugu. Eta ondorio horietatik aurrera, espazio itxi eta irekien arteko oreka bilatu beharko genuke.

Hainbat arrazoi garrantzitsu dago aire zabalean hezteko, osasuna eta ongizatea kontuan hartu gabe.

Arrazoi pedagogikoak: haurren motibazio-faltak gurasoak zein irakasleak kezkatzen ditu. Motibazio-falta horren gakoetako bat honakoa da: eskola bere dinamika propioa duen eremu itxi bezala sortzean, kanpoan mundu naturala eta mundua orokorrean uzten ari gara. Hemen dago, preseski, magia guztia, lilura-sentsazioa. Gizakiaren motibazioaren motorra itzarri eta martxan jartzen dituzten emozioak.

Ingurumeneko hezkuntzak pertsona gehiagotara iristeko eta, batez ere, pertsonen bihotzera iristeko erronka dute. Izan ere, "frogatuta dago zerbaitek bihotza ukitzen dizunean, benetan inplikatzen zarela transformazio horretan", ziurtatu du hizlariak.

Aurretik gure kulturaren benetako transformazioa dugu, eta hezkuntzak ezinbesteko rola dauka mundu naturalarekin eta bertan bizi diren izakiekin gizarte orekatuago bat lor ditzagun.

Etiquetas: